Gipuzkoako arkitekturaren eboluzioaren azterketa hormigoi armatuaren
garapenari lotuta = Estudio de la evolución de la arquitectura de Guipúzcoa
ligada al desarrollo del hormigón armado / autorea = autora, Maialen Sagarna
Aranburu ; zuzendaria = director, Joseba Escribano Villán.
[s.n.], [S.l.] : 2010.
220, 212 p. : il., planos + 2 h. pleg.
Tesis-Univ. País Vasco, ETS Arquitectura. Fecha defensa: 2010-12-12
Ejemplar con portada y paginación propias, texto contrapuesto en
euskara y español, y resúmenes en euskara, español e inglés
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea -- Tesis y disertaciones académicas.
Construcción -- Materiales.
Hormigón armado.
Arquitectura -- Siglo XX -- Gipuzkoa.
Sbc Investigación [IA] T-AR-SAGARNA
http://millennium.ehu.es/record=b1637113~S1*spi
TEXTO COMPLETO | Euskarazko tesiak
ISBN 9788484383673
http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Maialen_Sagarna_TESI.pdf
Euskarazko tesiak
http://www.euskara.euskadi.net/tesiak
[.eus] Tesi honek Gipuzkoan hormigoi armatuz araikitako elementu esanguratsuak
aztertzen ditu materialak denboraren zehar arabilitako teknologiaren garapena
eta ondorioz sortu diren adierazpide arkitektonikoak aztertzeko. Oro har,
Gipuzkoan hormigoi armatuarn erabilera nahikoa azkar iritsi zen, XX. mendearen
hasieran, eta denboran zehar hainbat eta hainbat elementu altxa dira material
honekin. Materialak Gipuzkoan izan duen garapenenan kontu hartu behar dira alde
batetik bertako zementuaren eta altzairuaren industria aberatsa eta
Frantziarekiko gertutasun geografikoa, bestetik lurraldeak XX. mendearen
hasieran izandako industrializazioa eta honek ekarriko duen garapen
sozioekonomikoa eta azkenik hormigoi armatuaren garapenean ezinbestekoak izan
diren pertsonaien presentzia Gipuzkoan.
Gipuzkoako arkitekturako hormigoi armatuaren historia
Maialen Sagarna UPV/EHUko tesi-egileak XX. mende osoko eraikinak aztertu, eta
une bakoitzean hormigoi armatua nola eta zergatik erabili zuten azaldu du
UPV/EHU, 2011-04-26
http://www.ehu.es/p200-content/eu/contenidos/noticia/20110426_maialensagarna/eu_info/info.html
Hormigoi armatuz eraikitako elementuen ondare zabala dugu gaur egun, baina ale
bakar bat ere ez zegoen duela mende pasatxo. "XX. mendeko material
iraultzaileenak" Gipuzkoan izandako bilakaera eta garapena aztertu ditu
Maialen Sagarna UPV/EHUko Arkitektura irakasleak. Horretarako, hamarkadaz
hamarkada hormigoi armatuz egindako eraikinen ezaugarriei erreparatu die, eta
une bakoitzean material hori nola eta zergatik erabili zuten azaldu du.
"Gipuzkoako arkitekturaren eboluzioaren azterketa hormigoi armatuaren
garapenari lotuta" izena du UPV/EHUn aurkeztu duen tesiak.
Ikerketan azpimarratu duenez, industrializazioari estu lotuta hedatu zen
hormigoi armatua Gipuzkoan. XX. mendearen hasieran du abiapuntua hedapen
horrek, Frantziatik eta Ingalaterratik material horren lehen patenteak iritsi,
Espainian Portland zementua industrialki ekoizten hasi eta Gipuzkoan
industrializazioaren ondorioz eraikin berriak egiteko beharra sortzearekin
batera. Lurraldean izandako garapen oparoari dagokionez, faktore garrantzitsuak
izan dira zementuaren eta altzairuaren industria aberatsa, Frantziatik gertu
egotea, industrializazioak ekarritako garapen sozioekonomikoa eta material
horren bilakaeran ezinbestekoak izan diren pertsonak agertu izana Gipuzkoan.
Hastapenak
Hormigoi armatuz egindako lehen eraikinak bi multzotan bereizi ditu Sagarnak.
Batetik, eraikin erabat funtzionalak; hormigoi armatua agerian dute, ez baita
hura estaltzeko beharrik ikusten. Horren adibide dira Tolosako Araxeseko
paper-fabrikaren ubidea eta Boinas Elósegui enpresaren pabiloia eta Errenteriako
Fanderiako zubia. Bestetik, hiriko azpiegitura nobleek osatzen dute bigarren
multzoa; funtzionalak ez ezik ederrak ere izan behar zutenez, estali egin zuten
hormigoi armatua. Donostiako María Cristina zubia, Banco Guipuzcoanoren egoitza
eta San Martin kaleko Justizia Jauregia eta Tolosako Artxibo Probintziala dira
horren erakusle. Eraikin historizistak edo eklektikoak direla azaldu du
Sagarnak, adierazpide arkitektonikoaren ikuspegitik.
1910eko hamarkadatik aurrera, berriz, Donostiako Cortázar zabalguneko eraikinen
begiratokiak konpontzeko baliatu zuten materiala, bai eta suteak jasan zituzten
zinema-aretoak eta antzokiak berreraikitzeko ere, hormigoia ez baita erretzen.
Patenteetatik libre
Hormigoi armatua patenteetatik libre geratu zen gero. Hala, materiala
eraldatzeko aukera zabaldu zen, bai eta arkitektura-forma berriak sortzeko ere.
Tesian azaltzen denez, bertako arkitektura tradizionala hartu zuten eredu
1920ko hamarkadatik aurrerako Gipuzkoako eraikinetan. Hala, baserri eta jauregi
tradizionalen itxurako eraikinak egin zituzten, hormigoi armatuzko egituraz;
Foru Aldundiaren bidezainentzako etxebizitzak eta biltegiak eta Urolako
tren-geltokia dira horren adibide.
Europan, bitartean, adierazpide arkitektoniko berriak sortu ziren hormigoi armatuaren
ezaugarriak ezagutu ahala, eta arkitektura arrazionalista nagusitu zen.
Tendentzia hori beranduago iritsi zen Gipuzkoara, eta fabriketan aplikatu
zuten. Esaterako, Laborde anaien Andoaingo enpresaren eta Pasaiako portuko
zenbait pabiloitan.
Sagarnak azaldu duenez, XX. mendearen erdialdetik aurrera ingeniariek
muturreraino eraman zuten hormigoi armatua. Materialaren ezaugarriek baino
gehiago hari emandako formek (tolesturak osatzen dituzten azal mehe eta
jarraikorrak) lortu zuten eraikinek erresistentzia izatea. Añorgako frontoiaren
estalki berria eta bolatokia ditugu horren erakusle. 1960tik aurrera, azken
tendentzia hori garestia dela eta, atzera buelta egin zuten hormigoi armatuaren
historian, eta haren garapenak etena izan zuen.
Egungo erronkak
Gaur egun ere arkitekturak eta ingeniaritzak ez dutela hormigoia baztertu ageri
da tesian. Aplikazio berriak lortzeko nanoteknologiara jo dute, eta materialari
garai batean egozten zitzaizkion propietateetatik urrun dauden barietateak
ekoitzi dituzte: hormigoi zeharrargitsuak, arinduak, malguak… Sagarnak
azpimarratu duenez, hormigoiaren ekoizpen jasangarria lortzea da gaur egungo
erronka. Besteak beste, birziklatzea eta eraginkortasuna aipatu ditu neurri
gisa. Horren harira, materialari eta ekoizpenari buruzko ikerketa-lerro berriak
zabaldu behar direla azaldu du, eta horrek hormigoi armatuaren eraberritzea eta
adierazpide arkitektoniko berrien sorrera ekar dezakeela.
Egileari buruz
Maialen Sagarna Aranburu (Usurbil, 1976) Arkitekturan lizentziatua da. Joseba
Escribano Villan UPV/EHUko Donostiako Arkitektura Goi Eskolako Teknikoko
Arkitektura Saileko irakaslearen zuzendaritzapean idatzi du tesia. Gaur egun,
Sagarna irakaslea da Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko Arkitektura
Sailean.
[.es] Esta tesis analiza los elementos constructivos más significativos
de hormigón armado en Guipúzcoa, para estudiar el desarrollo de las técnicas
constructivas empleadas con este material y los diferentes lenguajes
arquitectónicos derivados del mismo. El progresivo dominio del hormigón armado derivará
en el reconocimiento de nuevas propiedades que influirán directamente en los
nuevos lenguajes arquitectónicos del siglo XX.
DOCUMENTACIÓN
Tesis sobre el uso del hormigón armado en la Gipuzkoa del siglo XX
El Diario Vasco, 2011-04-27
http://www.diariovasco.com/v/20110427/al-dia-local/tesis-sobre-hormigon-armado-20110427.html
La historia del hormigón armado en la arquitectura guipuzcoana
Maialen Sagarna estudia, en una tesis de la UPV/EHU, las construcciones
del siglo XX, y explica cómo y por qué se utilizó hormigón armado
UPV/EHU, 2011-04-26
http://www.ehu.es/p200-content/es/contenidos/noticia/20110426_maialensagarna/es_info/info.html