viernes, 30 de junio de 2017

#liburuak #arkitektura | Etxea : ondarea, historia, mintzoa

Etxea : ondarea, historia, mintzoa / Xamar.
Pamiela, Pamplona : 2016.
302 p.
Colección: Ganbara.
ISBN 9788476819678

Arquitectura popular -- País Vasco.
Sbc Aprendizaje A-728.12 ETX
http://millennium.ehu.es/record=b1860202~S1*spi

Mende luzeetan etxea izan da gure gizartearen oinarrizko erakundea, hainbesteraino non etxeak eman baitie izena herritarrei. Etxea, bizitokia izateaz gain, lantegia, hilerria eta erritu tokia ere izan da, laborari munduko bizitzaren ardatz. Euskal Herriko etxeen arkitekturak ondare gaitza osatzen du baina, harrigarriki, aski ezezaguna da. Etxeak, ugari Kultur Ondare monumentu izendaturik ere, ez daude udalek eta gobernuek ongi nabarmentzen, iragartzen eta sustatzen dituzten ikusgarrien artean: elizak, ermitak, jauregiak, dorretxeak… alta, hauek guztiak baino askoz ondare zabalago eta herritarragoa eratzen dute.Liburu honetan, etxearen historia azaltzeaz gain, beharrak, klimak, baliabideek eta arte estiloek sorturiko etxe eredu nabarmenenak erakusten dira, Herrian barna ikus daitezkeenak bereizten, ezagutzen eta ulertzen laguntzeko. Bai eta etxe izenen bidez ohartarazteko, bidenabar, eraikinak desberdinak badira ere, dagokien kultura ber-bera dela Zuberoatik Bizkaira eta Lapurditik Nafarroara: Euskararena. 


Etxearen mintzoa.
Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta izana aztergai ditu Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'-ek 'Etxea' liburuan.
Iker Tubia | Berria, 2017-01-19
http://www.berria.eus/paperekoa/1837/030/001/2017-01-19/etxearen_mintzoa.htm 

«Munduko leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena». Hitzok eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Urepeleko (Nafarroa Beherea) Xalbadorreneari. Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei izana eta izena eman diena urte luzez. Axularreneak eman zion izena Gero klasikoaren idazleari. Sortetxeagatik ez, baina plazara ateratzean errentan zuen etxearengatik deitzen zaio ‘Txirrita’ bertsolariari. Luzaiden (Nafarroa), Bordelia baserrian zizelkaturiko esaldiak horrela dio: «Bordel Bertsularia 1792-1879. Hemendik hartutako izena ohorez eraman zuen gizona».

Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Bi ezaugarriok izan ditu Euskal Herriko historian. Eraikin gisa mantentzen dira etxe anitz, baina instituzio gisa galdu du hainbat mendez bete duen rola. Etxeak zer izan diren ez ahanzteko, liburu bat argitaratu du Juan Carlos Etxegoien Xamar-ek, Pamiela eta Erroa argitaletxeekin batera: ‘Etxea. Ondarea, historia, mintzoa’. «Izenburuarekin iduri luke arkitektura liburu bat dela, baina ez, hau kultura liburu bat da; harago doa», azaldu du idazleak. Aurretik idatzia zuen gaiaren inguruan, ‘Orhipean: Gure herria ezagutzen’ liburuko atal batean, baina gehiago sakondu nahi izan du, betiere, dibulgazio tonua mantenduta.

«Orain ez, baina zortzi-bederatzi mendez gizartearen oinarria izan da etxea erakunde gisa». Xamarrek azaldu duenez, 1000-1400. urteen artean garatu zen etxea erakunde gisa, eta hura izan da herrien antolaketaren oinarria XX. mendera arte. «Politika etxearen inguruan antolatu da. Etxea zen zelularik txikiena erakunde gisa». Eraikina, berriz, berritu egin da mendez mende. Adituek diote XVI. mendean etxeen (eraikinen) loraldi bat izan zela, eta ordukoak direla gaur egun dauden zaharrenak. Lehenagokorik ez, ez bada gazteluren bat edo horrelako eraikinen bat. Hala ere, Euskal Herrian arkeologoek aurkitutako hainbat etxebizitza badira Erromatarren garaikoak eta Burdin Arokoak, kasurako.

Etxearen izana dagoeneko galdu egin da, batik bat Industria Iraultzaren ondorioz baserriak husten hasi zirenetik. «Laborarien munduari loturik zegoen, eta hori, bistan da, egunetik egunera erortzen ari da». Eskualde jakin batzuetan oraindik nekazaritza nagusi bada ere, oinarria dagoeneko ez da etxea. Xamarrek uste du oinarria oso pertsonala dela. Gainera, familia ereduak oso pluralak dira egun; lehengo egitura zurrunetik aldendu dira.

Euskal Herriko etxeek izena zuten, eta oraindik ere hala dute askok. Izen horiekin asko esaten dute etxeek: «Izenen sorrerak eta bilakaerak erakusten du gure kultura nola garatu den mila urteetan, eta zein garrantzia izan duen guretako». Euskaraz mintzo dira etxeok, euskaraz dute izena: Etxeberria, Elizalde, Etxebertz, Iturraldekoa, Oihanburu... Xamarrek azaldu duenez, Euskal Herrian etxea izan da herritarrei izena ematen ziena. Elizaldeko seme edo alaba Elizalde zen. Baina norbait Iturraldera ezkonduz gero, izena aldatzen zuen: hortik aurrera Iturralde zen.

Gero, latinaren kultura heldu zen: Eliza eta zuzenbide zibila. «Horiek beste sistema bat dute, patronimikoa, aitaren deiturarena, baina hori haien problema da, ez gurea», dio liburuaren egileak. Elizak bataio liburuak sortu zituen 1545eko Trentoko Kontzilioari jarraiki, eta, horietan, aitaren deitura lehenesten zen seme-alabentzat. Iturralden bizi arren sortetxea Elizalden zuenak Elizalde zen aurrerantzean ere, beraz.

Hala ere, horrek ez omen zuen bide luzeegirik administraziotik kanpo. Abizen ofiziala Elizalde izanagatik ere, herrian denek Iturraldetzat hartuko lukete pertsona hori. Are, batzuen seme-alabek ez zuten abizen bera izaten, guraso berak izan arren. Hori gertatu zen Etxahunen ondorengoekin. «Genealogia egiteko herri honetan, kasu, badirelako deitura ezberdinak dituzten seme-alabak, guraso berberak izanda».

Abizena ez zen aitarena
Izena jartzeko tenorean ez zuen axola aitaren izena zein zen. Adibidez, XVI. mendean, Anoetako (Gipuzkoa) Sarobe baserria emakume batena izanik, haren seme-alabek Sarobe izena hartu zuten. Eta Saran (Lapurdi), 1610ean, Joannes de Aldabek amaren izena hartu zuen. Izan ere, Joannes de Urdax Maria de Aldaberen etxera ezkondu zen. Beraz, berdin transmititzen zen izena aitaren bitartez zein amaren bitartez. Xamarrek hainbat lekukotza jaso ditu: 1662ko testu batean irakur liteke Jaurrietan ohitura hori zela, eta 1698an ohitura bera jaso zuten, baina kasu horretan Baztanen. Antzeko hamaika erreferentzia daude.

Etxearen izenarengatik ezagutzen dituzte, oraindik ere, herri askotako biztanleak. Are, orain gutxi arte, Euskal Herriko hainbat eremutan abizen ofizialen berri ez zuten izaten. Philippe Etxegoienek Zuberoari buruz egindako ikerketan bada datu interesgarri bat. Dirudienez, duela 60 urte, gizon anitzek soldaduska egiterakoan ezagutzen zuten administrazioak ofizialtzat hartzen zuen izen-abizena. Oraindik ere herrialde horretan bereizi egiten dira egunerokoan erabiltzen den izena eta ofiziala. Izena etxetik jasotakoa da; deitura ofiziala sinadura da.

Hegoaldean ezizen deitzen zaio Zuberoan izen deitzen dutenari. «’Ezizena’ esaten diogu, baina ez da. Kanpoko kulturetakoei irudituko zaie ezizena edo goitizena dela, baina hori ez da gure problema». Berak antzinako moldea hobesten du. Bistan da: liburua Xamar izenarekin sinatu du, bera Garraldako Xamarrenekoa baita (Nafarroa). «Gure kulturan gauza oso onak galdu ditugu, gauza anitz, eta ez genituen galdu beharrik. Bederen, ezagut ditzagun nolakoak ziren, eta gero eginen dugu nahi duguna».

Hala ere, badira ohiko sistema erabili gabe izendatu diren etxeak azken mendean. Horiek ez ditu begi onez ikusten Xamarrek. Batik bat, Euskal Herrira etorri eta etxea egin dutenen kasua izaten da. Lapurdikoa da azpimarragarriena. «Oso exotikoa da etxeari euskarazko izena jartzea, baina denak dira itzulpenak: nola erraten da ‘mon amour’ euskaraz? Ba, ‘Ene maitia’ deituko da». Modu berean sortu dira Toki alai, Bi kabi, Nun hobeki, Ez da goizegi, Azkenean, Gure etxea... Liburuaren egileak lehengo sistema defendatu du, «izugarri interesgarria» delakoan. «Oinarritzen ahal zara propietatean —Loperena, Barberena, Perurena...— , eta hor ikusten da garapen bat jabegoaren ideia ezberdin batera. Edo etxe zaharragoek denek dituzte toki izenak: Oihanburua, Iturraldekoa... inguruarekin lotzen zituen zerbait oinarri harturik».

Bere herrian etxe berriak egin direnean, horrelako sistemak erabiltzeko gomendioa egin die jabeei. «Izen hain ederrak izanik, ‘Hemen laket’ nahiko eskasa iduri zait». Izan ere, izen berriak sor litezke lehengo moldea erabiliz. Gainera, euskaldunak ez dira sobera konplikatu izenak asmatzean: etxe berria egin dela, Etxeberria. Beste etxe bat egin dela, Etxebertz. Etxe baten aurrean egin dutela, Aurrekoetxea. «Badu ondokoaren erreferentzia, badago komunitate baten ideia».

Izendatzeko sistema bera
Izen berak ikus daitezke Zuberoan hasi eta Bizkairaino; betiere, tokian tokiko euskalkiaren arabera emanak. Xamarrek herrialde guzietako Etxeberriak bildu ditu liburuaren atzealdean, edo baita hainbat Elizaldea ere —argazkietan ikusi daitezke—. Hala ere, etxearen kanpoko itxura ezberdina da lurraldearen arabera. «Eraikin arkitektoniko ezberdinak dira, baina kulturalki gauza bera dira. Denak dira euskaraz, eta sistema berak funtzionatzen zuen». Aise ezberdindu daitezke Bizkaian eta Gipuzkoan dauden baserriak edo Nafarroako Pirinioetan daudenak; edo, Lapurdiko etxeak eta Zuberoakoak.

Arkitekturari erreparatuz gero, adituek barrokoa, gotikoa, errenazimentukoa edo neoklasikoa bereiziko lituzkete. Xamarrek bestela egin du: «Kanpotik begiratuta ezberdintsuak diren bi etxe haientzat berdinak izan daitezke; beraz, niri ez dit irizpide horrek balio». Banatu ditu arkupea dutenak, bi edo hainbat arkupe dituztenak, Lapurdiko lorio edo babestutako atartedunak, babestu gabeko ataria dutenak, Bizkaian atartea dutenak, Nafarroa Beherekoak, Nafarroako Pirinio aldekoak eta Zuberoakoak. Bada lanbidearengatik toki berezia merezi zuen etxe mota bat: sagardo egileena. Izan ere, dolare erraldoiek etxe guzia baldintzatzen zuten. «Igartubeiti edo halako etxe batean bizitzea zen lantegi batean bizitzea, makina baten barnean bizitzea», dio Xamarrek.

Berriagoa den fenomeno bat ere aipatzen du liburuan, ‘neobasque’ deitutakoa. ‘Erregionalismo’ deitutako mugimenduari zor zaio. Ingalaterran sortu zen, handik Frantziara zabaldu, eta Paristik Lapurdiraino ailegatu XIX. mendean. Frantziako eta Ingalaterrako turismoa Miarritzera (Lapurdi) joan ohi zen, eta hango arkitekturarekin harritu egin ziren. «Kanpotik heldu zirenek ‘ville’ bat nahi zuten, baina basque estilokoa». ‘Neobasque’ delakoa berehala zabaldu zen Hegoaldera, eta euskal abertzaletasunaren loraldiarekin egin zuen bat. Hasieran aberatsen afera bazen ere, geroago langileen etxeak ere sortu zituzten estilo horretan; adibidez, Loruri edo Ciudad Jardinekoak, Bilbon. Mugimenduari jarraiki, baserri estiloko tren geltokiak ere eraiki zituzten.

Etxeen balioa, eraikin gisa eta instituzio gisa, ahanzturan erortzeko arriskuan egon liteke. Izan ere, normalean ez zaio balio handiegirik aitortzen. Udalek turismoa sustatzeko erabiltzen dituzten euskarrietan ohikoak dira elizak, dorreak, gazteluak, baselizak edo, akaso, garbitokiak; ez, aitzitik, baserriak. «Badaude absolutuki ederrak diren etxeak, eta ez ditugu sustatzen. Gipuzkoan, batez ere, anitz daude izendatuak monumentu gisa, baina ez dira sustatzen», kexu da Xamar. Estilo guzietako etxeak ikus daitezke Euskal Herrian, jauregiak eta elizak egiten lan egiten zuten pertsona berek eraikitzen baitzituzten. «Niretzat, arkitektura hori biztanleen bizitzatik anitzez hurbilago dago elizena baino», gaineratu du idazleak.

Onartu beharra dago Euskal Herriko etxeak, dagoeneko, ez direla lehen zirena. Ez dute balio bera. Dena den, Xamarrek ez luke nahi etxeak gizartearen antolaketan izan duen pisua eta garrantzia ahanzturan gelditzea. Oraindik ere, hainbat etxek badute izena. Izen hori duten bitartean, gai izanen dira hamaika istorio kontatzeko. Izenen atzean baitago historia.

Sarako (Lapurdi) Ortillopitz etxekoa zen Jeanne de Ortillopitz, 1612an 14 urte baizik ez zituela Pierre de Lancreren aginduz sutan erre zuten neskatoa. Arrosako (Nafarroa Beherea) Aintziartea etxeak ere izanen du zer konta, «Antxart pinta paga beza» mezua zizelkaturik baitu atarian. Jakina da Altzürüküko (Zuberoa) Üthürraltia etxea taberna zela, atarian honako hau baitio: «Ardo onik hemen diharu dienen». Beste istorio batzuk galdera ikur handi bat dira. Jakitera zergatik dioen Zunharretako (Zuberoa) Salaberria etxeko atariak «Zeri so hago, eroa?». Horiek ere badira etxeen mintzoak.


DOKUMENTAZIOA
Gure gizartea ezaugarritu duen “Etxea”, Xamarren eskutik.
Bilbo Hiria, 2016-12-05
http://www.bilbohiria.eus/45096

jueves, 29 de junio de 2017

#books #architecture | DD 43 | BudCud, Poland : more than this

BudCud, Poland : more than this / editor, Mania Bien, Jinyoun Na.
DAMDI, Seoul, Korea : 2016.
253 p. : principalmente il.
Colección: DD Design Document Series ; 43.
Textos en inglés y coreano.
ISBN 9788968010514

Arquitectura -- Siglo XXI -- Polonia.
BudCud
Urbanismo -- Siglo XXI -- Polonia.
Sbc Aprendizaje A-72BUDCUD BUD
http://millennium.ehu.es/record=b1864367~S1*spi

Based in Kraków, BudCud operates within the fields of architecture and urbanism. Currently led by Mateusz Adamczyk and Agata Wozniczka, the office produces work that is contextually conscious and heavily influenced by the project environment, both physical and cultural, yet also has a playful, experimental approach rooted in an understanding of social interactions and habitable landscapes. This monograph presents more than 20 projects developed since BudCuds inception in 2007, together with comic diagrams and an essay by Lukasz Wojciechowski. From urban districts and parks to interiors and street furniture, the penchant for a strong narrative persists.

miércoles, 28 de junio de 2017

#libros #urbanismo | Madrid, 1900-2010 : guía de urbanismo y diseño urbano

Madrid, 1900-2010 : guía de urbanismo y diseño urbano = Urbanism & urban design guide. 1 / [autores = authors, Ramón López de Lucio ... [et al.] ; colaboradores = contributors, Darío Rivera Blasco ... [et al.].
Área de Gobierno de Desarrollo Urbano Sostenible del Ayuntamiento de Madrid, Madrid : 2016.
202 p. : il. col., planos. / Bibliogr.: pp. 170-199.
Texto en español e inglés.
ISBN 9788478127726 / 9788478127733

Barrios (Urbanismo)
Madrid -- Historia.
Urbanismo -- Madrid (Comunidad Autónoma)
Sbc Aprendizaje A-711.4(460.27) MAD/I
http://millennium.ehu.es/record=b1865155~S1*spi

Madrid, 1900-2010 : guía de urbanismo y diseño urbano = Urbanism & urban design guide. 2 / [autores = authors, Ramón López de Lucio ... [et al.] ; colaboradores = contributors, Joaquín Mañoso Valderrama ... [et al.].
Área de Gobierno de Desarrollo Urbano Sostenible del Ayuntamiento de Madrid, Madrid : 2016.
455 p. : il. col., planos. + 1 plano.
Texto en español e inglés.
ISBN 9788478127726 / 9788478127740

Barrios (Urbanismo)
Madrid -- Historia.
Urbanismo -- Madrid (Comunidad Autónoma)
Sbc Aprendizaje A-711.4(460.27) MAD/II
http://millennium.ehu.es/record=b1865157~S1*spi

El Ayuntamiento de Madrid recoge en esta publicación la evolución urbana de Madrid de 1900 a 2010, período del mayor desarrollo de la ciudad. Bilingüe, en español e inglés, es una ampliación y revisión actualizada de la edición de 2004, coordinada por Ramón López de Lucio, arquitecto, urbanista y catedrático. En el primer tomo, analiza el crecimiento de la ciudad durante el período mencionado, como resultado de los planeamientos vigentes y las circunstancias socio-económicas; en el segundo, examina una selección de las 92 piezas urbanas más representativas de distintos momentos, con relevante documentación de planos y fotografías, históricas y aéreas, que facilita la comprensión, características y valor de aquéllas. Asimismo, incluye otras 103 piezas de interés como referencias, ordenadas de acuerdo con los episodios urbanísticos correspondientes. La obra constituye una herramienta de trabajo útil para investigadores y profesionales de la especialidad y una aportación muy particular, debido a que se trata de uno de los escasos estudios europeos de este tipo.

martes, 27 de junio de 2017

#monograficos #arquitectura | TC 127 | A-NM-A : Nicolas Michelin, Cyril Trétout, Michel Delplace : arquitectura 2001-2017

A-NM-A : Nicolas Michelin, Cyril Trétout, Michel Delplace : arquitectura 2001-2017 / [director, Ricardo Merí de la Maza].
General de Ediciones de Arquitectura, Valencia : 2017.
346 p. : principalmente il.
Colección: TC Cuadernos. Serie Dédalo.
Ed. bilingüe en español e inglés.
En : TC : tribuna de la construcción, n. 127 (marzo 2017).
ISBN 9788494639739

Arquitectura -- Siglo XXI -- Francia.
Sbc Aprendizaje A-72(082) *TCT/127
http://millennium.ehu.es/record=b1864095~S1*spi

Esta monografía recoge, por vez primera, la principal producción arquitectónica desde su creación en 2001 del estudio francés ANMA, con sede en París y dirigido por Nicolas Michelin. Con una obra basada principalmente en concursos de arquitectura ganados, este despacho ha ido posicionándose en el panorama francés como una referencia imprescindible de la arquitectura actual gala, destacando en su vertiente de transformación y renovación urbana. La publicación recoge y desarrolla 22 proyectos escogidos, entre los que destacan el recién terminado y flamante nuevo ministerio de Defensa en Paris, obras de reordenación urbana y vivienda como la del “Bassin à Flot” de Burdeos o la rehabilitación de la Biblioteca Nacional de Estrasburgo con su imponente escalera. Cada obra, es abordada en base sus “8 temas”, explicados en el prólogo, y marca repertorio de soluciones y una forma única de abordar un proyecto ya sea de nueva planta, rehabilitación o de ordenación urbana.

lunes, 26 de junio de 2017

#libros #arquitectura | Arquitectura de tierra en América Latina

Arquitectura de tierra en América Latina / editores Mariana Correia ... [et al.].
Argumentum [etc.], Lisboa [etc.] : 2016.
351 p. : il.
ISBN 9789728479961

Arquitectura -- América Latina.
Construcción de adobe.
Construcción de tierra.
Sbc Aprendizaje A-693.3 ARQ
http://millennium.ehu.es/record=b1861369~S1*spi

El libro ‘Arquitectura de tierra en América Latina’ constituye la más importante contribución realizada hasta la fecha, en torno al conocimiento de la Arquitectura y Construcción con Tierra ubicada en los 19 países de América Latina: Argentina, Bolivia, Brasil, Chile, Colombia, Costa Rica, Cuba, Ecuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, México, Nicaragua, Panamá, Paraguay, Perú, República Dominicana, Uruguay y Venezuela. Con la colaboración de 84 autores, escrita en español y portugués, ilustrada con 365 imágenes, esta publicación reúne diversas visiones e interpretaciones que incluyen el patrimonio mundial, el patrimonio vernáculo, precolombino y republicano; asimismo describe la vivienda social, la arquitectura contemporánea, la prevención, conservación y la restauración; para concluir con estudios sobre la educación, investigación, formación y transferencia del conocimiento. Son variadas las realidades de la arquitectura de tierra en este vasto, diverso y singular continente americano y este libro muestra la calidad del trabajo llevado a cabo por la Red Iberoamericana Proterra para su análisis y difusión. Como instrumento de reconocimiento de la identidad de la cultura constructiva de estos 19 países, este libro es único y esencial, ya que revela el estado del arte actual de la Arquitectura y la Construcción con Tierra en toda América Latina.

domingo, 25 de junio de 2017

#books #construction | Martin Rauch : refined earth : construction & design with rammed earth

Martin Rauch : refined earth : construction & design with rammed earth / Otto Kapfinger, Marko Sauer (eds.).
Detail, München : 2015.
160 p. : il.
ISBN 9783955532734

Construcción de adobe.
Construcción de tierra.
Rauch, Martin, 1958-
Sbc Aprendizaje A-693.3 MAR
http://millennium.ehu.es/record=b1863598~S1*spi

For over 25 years, Martin Rauch has been at the forefront of research and development in all aspects of rammed earthed construction. As proper design with earth can only come from truly understanding the material, he would now like to share his experience and knowledge of this construction material in a design manual. 

The publication goes beyond projects to focus on structural elements, such as the design and layout of floors, walls, ceilings and openings, which are clearly explained with detailed project information from structures previously realised by Martin Rauch. Various examples help to illustrate how to overcome structural engineering difficulties in earth construction and the design possibilities that result from these solutions. 

Essays about earth as a material and its particular aspects in the areas of building biology, building physics and construction permits complete this fundamental work. 

- Martin Rauch's experience of over 25 years of practical application in earth construction
- From design details and craftsmanship to prefabrication and industrial production
- A wide range of various solutions for specific design tasks using completed structures as examples

sábado, 24 de junio de 2017

#libros #urbanismo | El uso temporal de los vacíos urbanos

El uso temporal de los vacíos urbanos / dirección, Manu Fernández y Judith Gifreu.
Diputación de Barcelona, Barcelona : 2016.
325 p. : il.
Colección: Estudios. Urbanismo y Vivienda ; 1
ISBN 9788498037548

Espacios públicos.
Urbanismo -- Teoría.
Sbc Aprendizaje A-711.4.01 USO
http://millennium.ehu.es/record=b1850780~S1*spi

La crisis económica y financiera se manifiesta en nuestras ciudades y pueblos mediante numerosos espacios abandonados que todavía no tienen un uso definido o que, a pesar de tenerlo, no se está ejecutando por falta de medios o de expectativas para su activación. En este sentido crece el interés para proporcionar algún tipo de uso temporal a estos espacios, también los considerados infrautilizados, que sea susceptible de acoger actividades diversas. Se observa una notable proliferación de iniciativas y de proyectos tanto desde instancias públicas como privadas o de la sociedad civil. Unas iniciativas y proyectos que, en ocasiones, se basan más en el voluntarismo y el deseo de dar respuestas inmediatas a los problemas derivados de la crisis que a la articulación de una política local claramente definida. La Diputación de Barcelona, como receptora de estas inquietudes e iniciativas procedentes del mundo local, culmina con este seminario un proceso de trabajo de más de un año, con la voluntad de integrar reflexión académica, prácticas ciudadanas y políticas públicas en un enfoque que combine la escala local y la mirada a las experiencias internacionales y que proporcione orientaciones y herramientas de trabajo de utilidad para los municipios a la hora de afrontar los retos económicos, jurídicos y sociales que plantean este tipo de actuaciones.

DOCUMENTACIÓN
Se presenta ‘El uso temporal de vacíos urbanos’ una obra colectiva editada por la Diputació de Barcelona que pretende reinterpretar las ciudades.
Redel, 2016-11-22

http://asociacionredel.com/se-presenta-el-uso-temporal-de-vacios-urbanos-una-obra-colectiva-editada-por-la-diputacio-de-barcelona-que-pretende-reinterpretar-las-ciudades/

viernes, 23 de junio de 2017

#libros #arquitectura | Estructuras vistas, ocultas e ilusorias : lecciones de la historia en la obra de Mies van der Rohe

Estructuras vistas, ocultas e ilusorias : lecciones de la historia en la obra de Mies van der Rohe / Alejandro Cervilla García.
Diseño, Buenos Aires : 2017.
256 p. : il.
Colección: Textos de Arquitectura y Diseño.
ISBN 9789874160003

Arquitectura -- Historia.
Estructuras -- Diseño.
Mies van der Rohe, Ludwig, 1886-1969.
Sbc Aprendizaje A-72MIES EST
http://millennium.ehu.es/record=b1864855~S1*spi

En este libro se estudia la manera en la que el arquitecto configura la estructura. La relación entre la estructura y lo que la envuelve. Cómo la estructura se manifiesta en la arquitectura. Veremos cuándo y por qué la estructura se deja a la vista. Cuándo y por qué la estructura se oculta. Cuándo y por qué la estructura se emplea como efecto ilusorio, bien de la Gravedad, bien del Espacio. Pero sobre todo, queríamos comprobar que la estructura es algo más que un sustentar. Y lo haremos mediante el estudio de estructuras históricas como el Partenón, la Sainte Chapelle, el Panteón, el Palacio de Carlos V, la Catedral de San Pablo, la Alhambra y Santa Sofía. Y también mediante el estudio monográfico de la obra de Mies van der Rohe, uno de los grandes maestros de la arquitectura del siglo XX.

jueves, 22 de junio de 2017

#hemeroteca #arquitectura | El banco en el jardín

El banco en el jardín / Michael Jakob ; traducción, Rodrigo de la O Cabrera.
Abada, Madrid : 2016.
224 p. : il.
Colección: Lecturas. Historia del Arte y de la Arquitectura.
ISBN 9788416160716

Arquitectura del paisaje.
Jardines -- Arquitectura.
Jardines -- Muebles y ornamentos.
Sbc Aprendizaje A-712.7 BAN
http://millennium.ehu.es/record=b1864898~S1*spi

Los objetos aparentemente insignificantes, los que pasan desapercibidos, tienen a veces funciones complejas. Un banco en un jardín es, la mayor parte del tiempo, invisible. Sin embargo, cuando en ciertos jardines se les presta atención, revelan su sorprendente potencial semántico y narrativo. Y en algunos casos especiales llegan incluso a convertirse en el centro que organiza las estrategias escópicas de todo el conjunto. Del jardín pintoresco de Ermenonville en Francia, a Gorki, la dacha de Lenin; de las calles de Florencia y otras ciudades toscanas, al Parque Güell; de La Náusea de Jean Paul Sartre, a Verano tardío de Adalbert Stifter..., la obra de Michael Jakob se desliza entre paisajes únicos con el objetivo de revelar la compleja riqueza de significados que oculta el banco en el jardín.

miércoles, 21 de junio de 2017

#hemeroteca #urbanismo | Ciudades sostenibles : del sueño a la acción : la situación del mundo 2016 : informe anual del Worldwatch Institute

Ciudades sostenibles : del sueño a la acción : la situación del mundo 2016 : informe anual del Worldwatch Institute / directores del proyecto Gary Gardner, Tom Prugh y Michael Renner ; editora Lisa Mastny ; Betsy Agar .... [et al.].
Icaria [etc.], Barcelona [etc.] : 2016.
383 p. : il. / Bibliogr.: pp. 349-383.
En la cub.: La edición española incluye el capítulo "Del melanoma urbanístico a la ciudad del bosque" de Emilio Santiago Muiño.
ISBN 9788498887419

Desarrollo sostenible.
Urbanismo -- Aspecto del medio ambiente.
Sbc Aprendizaje A-(082)504 SIT/2016
http://millennium.ehu.es/record=b1864893~S1*spi

Hoy en día, más de la mitad de la población mundial vive en áreas urbanas, y es de esperar que ese número se duplique de aquí al año 2050. Ante el complicado reto que supone gestionar este crecimiento urbano, ¿seremos capaces de invertir en las infraestructuras físicas y sociales necesarias para hacer de las ciudades lugares más habitables, equitativos y sostenibles?

En esta última edición de La Situación del Mundo, la publicación insignia del Worldwatch Institute, expertos de distintas partes del mundo examinan los principios básicos que conforman las ciudades y el urbanismo sostenibles, al tiempo que se destacan aquellas ciudades que están poniendo en práctica estos principios. Desde Portland (Oregón) hasta Ahmenabad (India), las poblaciones locales están actuando para mejorar sus ciudades, incluso cuando los esfuerzos nacionales se han estancado. Las cuestiones examinadas aquí van desde lo más elemental en el manejo de los residuos y el desarrollo del transporte público, hasta las iniciativas de participación ciudadana y las posibilidades de sortear gobiernos disfuncionales.

A lo largo del libro, los lectores descubrirán los desafíos más apremiantes que enfrentan las diversas comunidades y las soluciones más prometedoras que se están desarrollando en la actualidad. El resultado de todo ello conforma una instantánea de las ciudades de hoy y una visión para el futuro de la sostenibilidad urbana global.

martes, 20 de junio de 2017

#libros #urbanismo | El fin de la ciudad y otros estudios sobre nuestros atolondrados tiempos

El fin de la ciudad y otros estudios sobre nuestros atolondrados tiempos / Juan Carlos Moreno Romo.
Anthropos, Barcelona : 2016.
126 p. : il.
Colección: Biblioteca A. Conciencia ; 61
ISBN 9788416421497

Sociología urbana.
Urbanismo -- Teoría.
Sbc Aprendizaje A-911.375 FIN
http://millennium.ehu.es/record=b1864900~S1*spi

Cuando las medidas de excepción se vuelven la norma, y las calles van a dar otra vez a las murallas; cuando las fronteras se cierran y se multiplican, y en el mundo entero se instala una desconfianza generalizada que implanta por doquiera el modelo de la cárcel, la política como tal se viene abajo y asistimos al fin de la ciudad. Este pequeño libro intenta, desde diferentes ángulos, y en el horizonte de la «filosofía del arrabal», contribuir a levantar, y a hacer visible o comprensible para todo lector medianamente atento —o para toda persona culta, mejor— el diagnóstico de la Babel contemporánea o postmoderna.

lunes, 19 de junio de 2017

#libros #sociologia | Ciudades de aire : la utopía nihilista de las redes

Ciudades de aire : la utopía nihilista de las redes / Antonio Fernández Vicente.
Los Libros de la Catarata [etc.], Madrid [etc.] : 2016.
141 p.
Colección: Mayor ; 604
ISBN 9788490972403

Internet -- Aspecto social.
Redes sociales en Internet.
Tecnología de la información -- Aspecto social.
Sbc Aprendizaje A-316.77 CIU
http://millennium.ehu.es/record=b1864896~S1*spi

Como la casa, la ciudad es una “máquina de vivir”. Está formada por dispositivos (un semáforo, una calle, un parque…) desde los que obtenemos informaciones y conocimientos del mundo, adquirimos poder o nos sometemos a otros poderes dotados de otros dispositivos, y que son la fuente de construcción del sujeto en sus relaciones consigo mismo y con los demás. Pero ¿qué pasa con las redes sociales y dispositivos digitales que colonizan nuestra vida cotidiana? A pesar del aislamiento y la degradación social que producen, su configuración misma se ve afectada por el contexto de una vida urbana ya empobrecida. En redes como Twitter, Facebook o LinkedIn, o incluso en los ‘smartphone’, lo que sucede es la intensificación de las miserias de la ciudad actual. Podría decirse a simple vista que la forma de vida urbana, con sus idiosincrasias propias, guarda cierta correspondencia con los modos de vivir que induce el hecho de mantenernos siempre interconectados. Por ejemplo, dos de las características centrales de la ciudad como escenario de relación social son el encuentro y la simultaneidad. Las redes parecen intensificar tales rasgos, así como otros dos que se pretendían capitales para Le Corbusier: la funcionalidad y la circulación más veloz posible. Las preguntas que formula el ensayo giran en torno a la forma en que se ve condicionada la vida y las relaciones sociales de los ciudadanos digitales en esta nueva ‘ciudad de aire’.

domingo, 18 de junio de 2017

#libros #ciudades | La ciudad contemporánea

La ciudad contemporánea / José-Miguel Marinas (coord.).
Biblioteca Nueva, Madrid : 2016.
259 p. : il.
Colección: Razón y Sociedad ; 155.
ISBN 9788416938001

Ciudades.
Sociología urbana.
Sbc Aprendizaje A-911.375 CIU
http://millennium.ehu.es/record=b1864895~S1*spi

Los problemas morales y políticos que la ciudad plantea a sus habitantes son bien concretos, tienen nombres y apellidos, no son abstractos salvo para ocultar a los responsables de la ordenación territorial, la llamada burbuja inmobiliaria o la separación entre zonas protegidas y cerradas y la gran intemperie de las casas de los pobres, que forman la mayoría del mundo habitado. Pensar las dimensiones dramáticas de la ciudad contemporánea al tiempo que se imaginan sus vías de solución constituye el objetivo de este libro.

sábado, 17 de junio de 2017

#books #architecture | Furnishing - zoning : spaces, materials, fit-out

Furnishing - zoning : spaces, materials, fit-out / editors, Alexander Reichel, Kerstin Schultz ; authors, Eva Maria Herrmann, Marcus Kaiser, Tobias Katz.
Birkhäuser, Basel : 2014.
175 p. : il.
Colección: Scale.
ISBN 9783034607421

Arquitectura interior.
Decoración interior.
Sbc Aprendizaje A-747 FUR
http://millennium.ehu.es/record=b1863603~S1*spi

How is space shaped, what elements are employed in that process, and how are the components that shape space defined? The fifth volume of the ‘Scale’ series, ‘Furnish | Zone’, treats the relationship between building typology, building structure, spatial composition, and interior architecture. It reveals how formulating the task relates to the list of requirements and explains the relationship between the shell and finishing the interior.

viernes, 16 de junio de 2017

#books #architecture | Enclose - build : walls, facade, roof

Enclose - build : walls, facade, roof / editors, Alexander Reichel, Kerstin Schultz ; authors, Eva Maria Herrmann ... [et al.].
Birkhäuser, Basel : 2015.
175 p. : il.
Colección: Scale.
ISBN 9783034602075

Arquitectura -- Detalles.
Cubiertas (Construcción).
Fachadas.
Muros.
Sbc Aprendizaje A-692.2 ENC
http://millennium.ehu.es/record=b1863604~S1*spi

The building shell is the interface with the outside world: it offers protection and at the same time represents its owners or occupants. But what are the criteria for choosing a specific shell? Why is a particular material used on a particular undercoat? The second volume of the ‘Scale’ series’, ‘Enclose | Build’, is not about the curtain, the dressing of the facade that surrounds a building, but rather on a causal level about the exterior termination of a building, the wall, the facade, which can be made of various materials, surfaces and achieves different design effects. The book shows the conditions under which certain constructions can be employed and why; what criteria such as construction costs, issues of sustainability, of energy efficiency, of assembly or of insulation or protection against moisture can also influence the choice of a system. In addition to classical constructions, 'Enclose | Build' offers a look at future developments. How will the facade evolve as an interface for information? What do viable concepts for environmentally active, energy-efficient building shells look like? This book is an indispensable tool for every architect and planner.

jueves, 15 de junio de 2017

#books #architecture | Encounters and positions : architecture in Japan

Encounters and positions : architecture in Japan / Susanne Kohte, Hubertus Adam, Daniel Hubert (eds.).
Birkhäuser, Basel : 2017.
271 p. : il.
ISBN 9783035608465

Arquitectura -- Siglo XX -- Japón.
Arquitectos -- Japón.
Sbc Aprendizaje A-72.038(520) ENC
http://millennium.ehu.es/record=b1851166~S1*spi

Now as before, Japanese architecture is very popular in Europe and the western world. This publication provides an overview of its many design concepts and cross-references. Using design examples and interviews, the book presents thirteen current positions.The publication focuses on young architects who take up extremely independent positions within Japanese architecture, as well as on Pritzker Prize winners Toyo Ito and Fumihiko Maki. Six essays by European specialists on Japan provide supplementary insights into the aesthetics and space concepts of Japanese architecture, making cross-references to Japan's architectural history, and explaining current lines of development. The book thus combines a self-reflective approach with an outsider's analytical view.

miércoles, 14 de junio de 2017

#books #architecture | Expressive form : a conceptual approach to computational design

Expressive form : a conceptual approach to computational design / Kostas Terzidis.
Routledge, London [etc.] : 2012.
IX, 90 p. : il.
ISBN 9780415317443

Arquitectura -- Informática.
Diseño asistido por ordenador.
Sbc Aprendizaje A-72:681.3 EXP
http://millennium.ehu.es/record=b1863531~S1*spi

With the increased use of computers, architecture has found itself in the midst of a plethora of possible uses. This book combines theoretical enquiry with practical implementation offering a unique perspective on the use of computers related to architectural form and design. Notions of exaggeration, hybrid, kinetic, algorithmic, fold and warp are examined from different points of view: historical, mathematical, philosophical or critical. Generously illustrated, this book is a source of inspiration for students and professionals.

martes, 13 de junio de 2017

#books #architecture | Affordable living : housing for everyone

Affordable living : housing for everyone / Klaus Dömer, Hans Drexler, Joachim Schultz-Granberg (eds.).
Jovis, Berlin : 2014.
270 p. : il.
ISBN 9783868593242

Arquitectura doméstica.
Inmuebles para vivienda.
Vivienda -- Política gubernamental.
Vivienda social.
Sbc Aprendizaje A-728.2 AFF
http://millennium.ehu.es/record=b1863606~S1*spi

Housing is a basic need that, for many all over the world, remains unmet or inadequate. In order to ensure the availability of quality living space for everyone, architecture and urban development can contribute significantly to finding new solutions. The challenge of affordable housing lies in achieving an optimum relationship between costs and the 'home quality' value, which is dependent on many local parameters and cultural preferences. In light of this and based on examples of exceptional residential buildings, this book presents not only theoretical approaches but also strategies for creating affordable living spaces. These strategies can be compared by analysing projects in their economic, social, and urban development contexts. The central question is: how can different approaches for creating affordable residential space be applied and translated to other contexts?

lunes, 12 de junio de 2017

#books #architecture | Belgium new architecture 6

Belgium new architecture 6 / [publisher = editeur = uitgever, Liliane Knopes].
Prisme, [Brussels] : 2016.
288 p. : il.
Texto en inglés, francés, neerlandés.
ISBN 9782930451213

Arquitectura -- Siglo XXI -- Bélgica.
Sbc Aprendizaje A-72.038(493) *BEL/VI
http://millennium.ehu.es/record=b1864359~S1*spi

The sixth volume in a series that focuses exclusively on recent projects in Belgium by a range of European and international architects. An informal conversation between Pierre Loze and architect Christian Kieckens about current architecture and its future sets the book s tone, while an essay by Steven Beckers, The Change of Paradigm Towards Urban Food Production, considers one important aspect of new urbanism today. Victor Lévy then talks about the digital revolution within architecture. Featuring detailed profiles of more than 60 new buildings across a spectrum of typologies and functions, with notable works by Studio Libeskind, Zaha Hadid, 51N4E, and more.

domingo, 11 de junio de 2017

#books #architecture | Insulating modernism : isolated and non-isolated thermodynamics in architecture

Insulating modernism : isolated and non-isolated thermodynamics in architecture / Kiel Moe.
Birkhäuser, Basel : 2014.
319 p. : il.
ISBN 9783038215394

Aislamiento térmico.
Arquitectura y economías de energía.
Sbc Aprendizaje A-620.9 INS
http://millennium.ehu.es/record=b1863303~S1*spi

What is the best way to consider energy in buildings? For over a century, the building industry has largely focused on ideas of insulation and isolation for its energetic practices. A growing movement of designers claim that other concepts and practices are required for the non-isolated energy systems of architecture. The book 'Insulating Modernism. Isolated and Non-isolated Thermodynamics in Architecture' describes the history, theory and facts of the mainstream isolation technologies and the emerging alternative design approaches. It is a book on the scientific, material, and design history of building isolation; but more importantly, it is a book on isolated and non-isolated perspectives on energy in architecture. Written by Kiel Moe, a registered practicing architect with detailed technical knowledge, who is at the same time a researcher and experienced teacher, the aim is to understand the different scientific, architectural and cultural approaches to energy and to promote a non-isolated perspective: a thermodynamically accurate, ecologically powerful, culturally relevant, and architecturally ambitious perspective on energy in architecture.

sábado, 10 de junio de 2017

#books #architecture | Architecturally exposed structural steel : specifications, connections, details

Architecturally exposed structural steel : specifications, connections, details / Terri Meyer Boake.
Birkhäuser, Basel : 2015.
184 p. : il.
ISBN 9783038215745

Acero de construcción.
Construcción metálica.
Estructuras -- Diseño.
Sbc Aprendizaje A-624.014 ARC
http://millennium.ehu.es/record=b1863296~S1*spi

This book provides the means for a better control and purposeful consideration of Architecturally Exposed Structural Steel (AESS). It deploys a detailed categorization of AESS uses according to design context, building typology and visual exposure. In a rare combination, this approach makes high-quality benchmarks compatible with economies in terms of material use and workforce. The author ranks among the world's best scholars on this topic.

viernes, 9 de junio de 2017

#books #architecture | Kinetic architecture : designs for active envelopes

Kinetic architecture : designs for active envelopes / Russell Fortmeyer, Charles D. Linn.
Images, Mulgrave, Victoria : 2014.
223 p. : il.
ISBN 9781864704952

Arquitectura -- Aspecto del medio ambiente.
Estructuras atirantadas de tensión.
Fachadas.
Sbc Aprendizaje A-692.2 KIN
http://millennium.ehu.es/record=b1863525~S1*spi

‘Kinetic Architecture: Designs for Active Envelopes’ is an essential resource for architects, engineers, students, and researchers seeking an in-depth study of how architectural façades dynamically respond to interior and exterior conditions in a manner that saves energy, without sacrificing human comfort. The book specifically focuses on façades with dynamic components, such as active shading devices and hydronic systems, which form an emerging and significant new development in architecture. Russell Fortmeyer and Charles Linn's essays weave together the historical roots of these very special façades, informed by the authors' unique theoretical insight. This original thinking is buttressed by detailed case studies of the façade technology and design expertise figuring in 27 buildings from around the globe, including many important structures whose envelopes have never been documented before.