lunes, 13 de noviembre de 2017

#liburuak #tesiak #paisaia | Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak

Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena, Bilboaldeko hiri-bazterreko Pasaia menditsuen kasuan aplikatua / Maider Uriarte Idiazabal (egilea) ; Anartz Ormaza Ugalde eta Leire Milikua Larramendi (editoreak).
Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao : 2017.
221 p. : il. / Bibliogr.: p. [205]-221.
ISBN 9788490827024 / 9788484386346

Arquitectura del paisaje
Bilbao.
Paisajes -- Bizkaia.
Sbc Aprendizaje A-712 PAI
http://millennium.ehu.es/record=b1868971~S1*spi

Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke.

Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia.

Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario