miércoles, 16 de diciembre de 2020

#liburuak #arkitektura #zuzenbidea | Lege-alderdiei buruzko hastapenak EAEko eraikingintza-prozesuan

Lege-alderdiei buruzko hastapenak EAEko eraikingintza-prozesuan / María Iceta Etxabe.

Bilbao: UPV/EHU, 2020.
446 p.
Serie: Unibertsitateko eskuliburuak

/ EUS / Libros / Arquitectura – Derecho / Arquitectura – Responsabilidad profesional / Construcción – Derecho – País Vasco

📘 Ed. Impresa: ISBN 9788413192390
Cita APA-7: Iceta Etxabe, María (2020). Lege-alderdiei buruzko hastapenak eaeko eraikingintza-prozesuan. UPV/EHU.
ehuBiblioteka BCG A-349.44(460.15) LEG
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1193978567

[.eus] Arkitektura Teknikoko Graduko bigarren mailako Zuzenbidea ikasgaia jarraitzeko eskuliburu honen helburua da ikasleei ezagutaraztea legezko marko profesionala, eta erraztea euren lanbidean erabili beharko duten ordenamendu juridikoari buruzko oinarrizko ezagutza, beren bizitza profesionalaren abiapuntuan koka daitezkeen tresna juridikoak eta teknikoak ezagutu ditzaten, etorkizunean ebatzi beharrekoak ulertzeko aukera emango dieten tresnak.

Arkitektura teknikoa bost mende baino gehiagoko historia duen lanbide arautua da; izan ere, garai batean aparejadore deiturikoen funtzioak jasotzen ditu. Gaur egun, arkitekto teknikoak zeregin garrantzitsua du eraikuntzaren sektorean, eraikuntzan adituak diren profesionalak baitira, eraikinak behar bezala porta daitezen arduratzen dira, sortzen direnetik eraisten diren arte. Eraikuntza-prozesu osoa ezagutzen dute; eraikinaren bizi-zikloaren ezagutza integral hori da bere nortasun-ikur bereizlea. Lanbide honetan jarduteko atribuzio profesionalak Arkitektura Teknikoa Graduak ematen ditu. Honako gaitasun nagusi hauek eskuratzea aurreikusten da: higiezinaren eraikuntza-prozesuaren ezagutza, eraikinen erabilera, kontserbazioa eta mantentzea zuzendu eta kudeatzea, horretarako behar diren dokumentuak idaztea, aholkularitza teknikoa eskaintzea, eta eraikuntza-obren egikaritze materiala zuzentzea. 

Eskuliburu hau hainbat araudiren bilketa-lanaren ondorio da. Informazioa bildu da, hainbat iturritatik; gai bakoitzaren bukaeran zerrendatzen da eskuliburuan jasota dagoen informazio guztiaren jatorria; gehienetan artikuluak osoki jasotzen dira, eta, besteetan, erakundeek egindako eta itzulitako araubideak eta testuak transkribatu dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario