Pamiela, Pamplona : 2016.
302 p.
Colección: Ganbara.
ISBN 9788476819678
Arquitectura popular -- País Vasco.
Sbc Aprendizaje A-728.12 ETX
http://millennium.ehu.es/record=b1860202~S1*spi
Mende
luzeetan etxea izan da gure gizartearen oinarrizko erakundea,
hainbesteraino non etxeak eman baitie izena herritarrei. Etxea,
bizitokia izateaz gain, lantegia, hilerria eta erritu tokia ere izan da,
laborari munduko bizitzaren ardatz. Euskal Herriko etxeen arkitekturak
ondare gaitza osatzen du baina, harrigarriki, aski ezezaguna da. Etxeak,
ugari Kultur Ondare monumentu izendaturik ere, ez daude udalek eta
gobernuek ongi nabarmentzen, iragartzen eta sustatzen dituzten
ikusgarrien artean: elizak, ermitak, jauregiak, dorretxeak
alta, hauek
guztiak baino askoz ondare zabalago eta herritarragoa eratzen
dute.Liburu honetan, etxearen historia azaltzeaz gain, beharrak, klimak,
baliabideek eta arte estiloek sorturiko etxe eredu nabarmenenak
erakusten dira, Herrian barna ikus daitezkeenak bereizten, ezagutzen eta
ulertzen laguntzeko. Bai eta etxe izenen bidez ohartarazteko,
bidenabar, eraikinak desberdinak badira ere, dagokien kultura ber-bera
dela Zuberoatik Bizkaira eta Lapurditik Nafarroara: Euskararena.
Etxearen mintzoa.
Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta izana aztergai ditu Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'-ek 'Etxea' liburuan.
Iker Tubia | Berria, 2017-01-19
http://www.berria.eus/paperekoa/1837/030/001/2017-01-19/etxearen_mintzoa.htm

«Munduko
leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena». Hitzok
eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Urepeleko (Nafarroa Beherea)
Xalbadorreneari. Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei
izana eta izena eman diena urte luzez. Axularreneak eman zion izena
Gero klasikoaren idazleari. Sortetxeagatik ez, baina plazara ateratzean
errentan zuen etxearengatik deitzen zaio ‘Txirrita’ bertsolariari.
Luzaiden (Nafarroa), Bordelia baserrian zizelkaturiko esaldiak horrela
dio: «Bordel Bertsularia 1792-1879. Hemendik hartutako izena ohorez
eraman zuen gizona».
Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Bi ezaugarriok izan ditu Euskal Herriko historian. Eraikin gisa mantentzen dira etxe anitz, baina instituzio gisa galdu du hainbat mendez bete duen rola. Etxeak zer izan diren ez ahanzteko, liburu bat argitaratu du Juan Carlos Etxegoien Xamar-ek, Pamiela eta Erroa argitaletxeekin batera: ‘Etxea. Ondarea, historia, mintzoa’. «Izenburuarekin iduri luke arkitektura liburu bat dela, baina ez, hau kultura liburu bat da; harago doa», azaldu du idazleak. Aurretik idatzia zuen gaiaren inguruan, ‘Orhipean: Gure herria ezagutzen’ liburuko atal batean, baina gehiago sakondu nahi izan du, betiere, dibulgazio tonua mantenduta.
«Orain ez, baina zortzi-bederatzi mendez gizartearen oinarria izan da etxea erakunde gisa». Xamarrek azaldu duenez, 1000-1400. urteen artean garatu zen etxea erakunde gisa, eta hura izan da herrien antolaketaren oinarria XX. mendera arte. «Politika etxearen inguruan antolatu da. Etxea zen zelularik txikiena erakunde gisa». Eraikina, berriz, berritu egin da mendez mende. Adituek diote XVI. mendean etxeen (eraikinen) loraldi bat izan zela, eta ordukoak direla gaur egun dauden zaharrenak. Lehenagokorik ez, ez bada gazteluren bat edo horrelako eraikinen bat. Hala ere, Euskal Herrian arkeologoek aurkitutako hainbat etxebizitza badira Erromatarren garaikoak eta Burdin Arokoak, kasurako.
Etxearen izana dagoeneko galdu egin da, batik bat Industria Iraultzaren ondorioz baserriak husten hasi zirenetik. «Laborarien munduari loturik zegoen, eta hori, bistan da, egunetik egunera erortzen ari da». Eskualde jakin batzuetan oraindik nekazaritza nagusi bada ere, oinarria dagoeneko ez da etxea. Xamarrek uste du oinarria oso pertsonala dela. Gainera, familia ereduak oso pluralak dira egun; lehengo egitura zurrunetik aldendu dira.
Euskal Herriko etxeek izena zuten, eta oraindik ere hala dute askok. Izen horiekin asko esaten dute etxeek: «Izenen sorrerak eta bilakaerak erakusten du gure kultura nola garatu den mila urteetan, eta zein garrantzia izan duen guretako». Euskaraz mintzo dira etxeok, euskaraz dute izena: Etxeberria, Elizalde, Etxebertz, Iturraldekoa, Oihanburu... Xamarrek azaldu duenez, Euskal Herrian etxea izan da herritarrei izena ematen ziena. Elizaldeko seme edo alaba Elizalde zen. Baina norbait Iturraldera ezkonduz gero, izena aldatzen zuen: hortik aurrera Iturralde zen.
Gero, latinaren kultura heldu zen: Eliza eta zuzenbide zibila. «Horiek beste sistema bat dute, patronimikoa, aitaren deiturarena, baina hori haien problema da, ez gurea», dio liburuaren egileak. Elizak bataio liburuak sortu zituen 1545eko Trentoko Kontzilioari jarraiki, eta, horietan, aitaren deitura lehenesten zen seme-alabentzat. Iturralden bizi arren sortetxea Elizalden zuenak Elizalde zen aurrerantzean ere, beraz.
Hala ere, horrek ez omen zuen bide luzeegirik administraziotik kanpo. Abizen ofiziala Elizalde izanagatik ere, herrian denek Iturraldetzat hartuko lukete pertsona hori. Are, batzuen seme-alabek ez zuten abizen bera izaten, guraso berak izan arren. Hori gertatu zen Etxahunen ondorengoekin. «Genealogia egiteko herri honetan, kasu, badirelako deitura ezberdinak dituzten seme-alabak, guraso berberak izanda».
Abizena ez zen aitarena
Izena jartzeko tenorean ez zuen axola aitaren izena zein zen. Adibidez, XVI. mendean, Anoetako (Gipuzkoa) Sarobe baserria emakume batena izanik, haren seme-alabek Sarobe izena hartu zuten. Eta Saran (Lapurdi), 1610ean, Joannes de Aldabek amaren izena hartu zuen. Izan ere, Joannes de Urdax Maria de Aldaberen etxera ezkondu zen. Beraz, berdin transmititzen zen izena aitaren bitartez zein amaren bitartez. Xamarrek hainbat lekukotza jaso ditu: 1662ko testu batean irakur liteke Jaurrietan ohitura hori zela, eta 1698an ohitura bera jaso zuten, baina kasu horretan Baztanen. Antzeko hamaika erreferentzia daude.
Etxearen izenarengatik ezagutzen dituzte, oraindik ere, herri askotako biztanleak. Are, orain gutxi arte, Euskal Herriko hainbat eremutan abizen ofizialen berri ez zuten izaten. Philippe Etxegoienek Zuberoari buruz egindako ikerketan bada datu interesgarri bat. Dirudienez, duela 60 urte, gizon anitzek soldaduska egiterakoan ezagutzen zuten administrazioak ofizialtzat hartzen zuen izen-abizena. Oraindik ere herrialde horretan bereizi egiten dira egunerokoan erabiltzen den izena eta ofiziala. Izena etxetik jasotakoa da; deitura ofiziala sinadura da.
Hegoaldean ezizen deitzen zaio Zuberoan izen deitzen dutenari. «’Ezizena’ esaten diogu, baina ez da. Kanpoko kulturetakoei irudituko zaie ezizena edo goitizena dela, baina hori ez da gure problema». Berak antzinako moldea hobesten du. Bistan da: liburua Xamar izenarekin sinatu du, bera Garraldako Xamarrenekoa baita (Nafarroa). «Gure kulturan gauza oso onak galdu ditugu, gauza anitz, eta ez genituen galdu beharrik. Bederen, ezagut ditzagun nolakoak ziren, eta gero eginen dugu nahi duguna».
Hala ere, badira ohiko sistema erabili gabe izendatu diren etxeak azken mendean. Horiek ez ditu begi onez ikusten Xamarrek. Batik bat, Euskal Herrira etorri eta etxea egin dutenen kasua izaten da. Lapurdikoa da azpimarragarriena. «Oso exotikoa da etxeari euskarazko izena jartzea, baina denak dira itzulpenak: nola erraten da ‘mon amour’ euskaraz? Ba, ‘Ene maitia’ deituko da». Modu berean sortu dira Toki alai, Bi kabi, Nun hobeki, Ez da goizegi, Azkenean, Gure etxea... Liburuaren egileak lehengo sistema defendatu du, «izugarri interesgarria» delakoan. «Oinarritzen ahal zara propietatean —Loperena, Barberena, Perurena...— , eta hor ikusten da garapen bat jabegoaren ideia ezberdin batera. Edo etxe zaharragoek denek dituzte toki izenak: Oihanburua, Iturraldekoa... inguruarekin lotzen zituen zerbait oinarri harturik».
Bere herrian etxe berriak egin direnean, horrelako sistemak erabiltzeko gomendioa egin die jabeei. «Izen hain ederrak izanik, ‘Hemen laket’ nahiko eskasa iduri zait». Izan ere, izen berriak sor litezke lehengo moldea erabiliz. Gainera, euskaldunak ez dira sobera konplikatu izenak asmatzean: etxe berria egin dela, Etxeberria. Beste etxe bat egin dela, Etxebertz. Etxe baten aurrean egin dutela, Aurrekoetxea. «Badu ondokoaren erreferentzia, badago komunitate baten ideia».
Izendatzeko sistema bera
Izen berak ikus daitezke Zuberoan hasi eta Bizkairaino; betiere, tokian tokiko euskalkiaren arabera emanak. Xamarrek herrialde guzietako Etxeberriak bildu ditu liburuaren atzealdean, edo baita hainbat Elizaldea ere —argazkietan ikusi daitezke—. Hala ere, etxearen kanpoko itxura ezberdina da lurraldearen arabera. «Eraikin arkitektoniko ezberdinak dira, baina kulturalki gauza bera dira. Denak dira euskaraz, eta sistema berak funtzionatzen zuen». Aise ezberdindu daitezke Bizkaian eta Gipuzkoan dauden baserriak edo Nafarroako Pirinioetan daudenak; edo, Lapurdiko etxeak eta Zuberoakoak.
Arkitekturari erreparatuz gero, adituek barrokoa, gotikoa, errenazimentukoa edo neoklasikoa bereiziko lituzkete. Xamarrek bestela egin du: «Kanpotik begiratuta ezberdintsuak diren bi etxe haientzat berdinak izan daitezke; beraz, niri ez dit irizpide horrek balio». Banatu ditu arkupea dutenak, bi edo hainbat arkupe dituztenak, Lapurdiko lorio edo babestutako atartedunak, babestu gabeko ataria dutenak, Bizkaian atartea dutenak, Nafarroa Beherekoak, Nafarroako Pirinio aldekoak eta Zuberoakoak. Bada lanbidearengatik toki berezia merezi zuen etxe mota bat: sagardo egileena. Izan ere, dolare erraldoiek etxe guzia baldintzatzen zuten. «Igartubeiti edo halako etxe batean bizitzea zen lantegi batean bizitzea, makina baten barnean bizitzea», dio Xamarrek.
Berriagoa den fenomeno bat ere aipatzen du liburuan, ‘neobasque’ deitutakoa. ‘Erregionalismo’ deitutako mugimenduari zor zaio. Ingalaterran sortu zen, handik Frantziara zabaldu, eta Paristik Lapurdiraino ailegatu XIX. mendean. Frantziako eta Ingalaterrako turismoa Miarritzera (Lapurdi) joan ohi zen, eta hango arkitekturarekin harritu egin ziren. «Kanpotik heldu zirenek ‘ville’ bat nahi zuten, baina basque estilokoa». ‘Neobasque’ delakoa berehala zabaldu zen Hegoaldera, eta euskal abertzaletasunaren loraldiarekin egin zuen bat. Hasieran aberatsen afera bazen ere, geroago langileen etxeak ere sortu zituzten estilo horretan; adibidez, Loruri edo Ciudad Jardinekoak, Bilbon. Mugimenduari jarraiki, baserri estiloko tren geltokiak ere eraiki zituzten.
Etxeen balioa, eraikin gisa eta instituzio gisa, ahanzturan erortzeko arriskuan egon liteke. Izan ere, normalean ez zaio balio handiegirik aitortzen. Udalek turismoa sustatzeko erabiltzen dituzten euskarrietan ohikoak dira elizak, dorreak, gazteluak, baselizak edo, akaso, garbitokiak; ez, aitzitik, baserriak. «Badaude absolutuki ederrak diren etxeak, eta ez ditugu sustatzen. Gipuzkoan, batez ere, anitz daude izendatuak monumentu gisa, baina ez dira sustatzen», kexu da Xamar. Estilo guzietako etxeak ikus daitezke Euskal Herrian, jauregiak eta elizak egiten lan egiten zuten pertsona berek eraikitzen baitzituzten. «Niretzat, arkitektura hori biztanleen bizitzatik anitzez hurbilago dago elizena baino», gaineratu du idazleak.
Onartu beharra dago Euskal Herriko etxeak, dagoeneko, ez direla lehen zirena. Ez dute balio bera. Dena den, Xamarrek ez luke nahi etxeak gizartearen antolaketan izan duen pisua eta garrantzia ahanzturan gelditzea. Oraindik ere, hainbat etxek badute izena. Izen hori duten bitartean, gai izanen dira hamaika istorio kontatzeko. Izenen atzean baitago historia.
Sarako (Lapurdi) Ortillopitz etxekoa zen Jeanne de Ortillopitz, 1612an 14 urte baizik ez zituela Pierre de Lancreren aginduz sutan erre zuten neskatoa. Arrosako (Nafarroa Beherea) Aintziartea etxeak ere izanen du zer konta, «Antxart pinta paga beza» mezua zizelkaturik baitu atarian. Jakina da Altzürüküko (Zuberoa) Üthürraltia etxea taberna zela, atarian honako hau baitio: «Ardo onik hemen diharu dienen». Beste istorio batzuk galdera ikur handi bat dira. Jakitera zergatik dioen Zunharretako (Zuberoa) Salaberria etxeko atariak «Zeri so hago, eroa?». Horiek ere badira etxeen mintzoak.

DOKUMENTAZIOA
Gure gizartea ezaugarritu duen “Etxea”, Xamarren eskutik.
Bilbo Hiria, 2016-12-05
http://www.bilbohiria.eus/45096
Bilbo Hiria, 2016-12-05
http://www.bilbohiria.eus/45096