[S.l.] : Antton Arrieta Valverde, 2019.
276 p. : il.
ISBN 9788409137954
/ EUS / Libros / Castillos – Bizkaia / País Vasco – Historia – 0500-1500 (Edad Media)
ehuBiblioteka BCG A-728.81 EUS
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1126314223
Gutxi batzuk ikusgarriak dira; beste batzuk harri-meta bilakatu dira, eta beste asko zeharo desagertu, are "gaztelu" leku-izenik utzi gabe ere, baina Euskal Herrian Erdi Aroan bazeuden gazteluak. Lehen kronikari kristau (castellum) edo musulmanen (hisn) idatzietatik dakigunez, Erdi Aro osoan hemen izan dira, lurraldeak babesten edo beren herritarrak mendean hartzen -beraz, gure historian txertatzen-, eta artilleria garatu arte erabili dira. Ondoren, eraikin militarrak su armen aurka egokitu behar izan ziren, eta gaztelu-eredua desagertu zen. Tamalez, gutxi batzuek izan zuten mofua zutik jarraitzeko Erdi Arotik aurrera. Liburu hau Euskal Herriko gazteluen errolda orokorraren bigarren emaitza da, Arabakoaren ondoren, Bizkaiari dagokiona. Bestalde, baliabideak biltzeko lanetan ari garelarik, etorriko dira Gipuzkoakoa, Iparraldekoa eta Nafarroa Garaikoa ere. Liburu honetan, eta bildumako guztietan, hiru atal bereizi ditugu: lehenak frogatutako gazteluak jasotzen ditu (Bizkaian 20); bigarrenak, gaztelu gehiago aurkitzeko aukerak (aipuak, leku-izenak, leinuen gotorlekuak, lan arkeologikoen txostenak...), azkenik, izenen jatorria edo aipua argituta, gaztelu izateko aukerarik gabe geratu direnak ere badaude, eta horiek osatzen dute lanaren hirugarren atala. Gaztelu modura onartzeko ahalegin edo asmo horretan, arkitekturaren ikuspuntua hobetsi dugu, eta Euskaltzaindiaren hitzetara hurbildu gara eraikina zehaztearren, baina Erdi Arora mugaturik: "Harresiz, murru gotorrez, dorrez eta kidekoez babestu eta sendotutako eraikina edo eraikin-multzoa".
No hay comentarios:
Publicar un comentario