jueves, 31 de marzo de 2022

#liburuak #katalogoak #argazkilaritza | Kearen eta lanbroaren artean : Sigfrido Koch Bengoechea

Kearen eta lanbroaren artean : Sigfrido Koch Bengoechea = Entre el humo y la bruma : Sigfrido Koch Bengoechea / [testuak = textos, Lee Fontanella … (et al.) ; komisariotza = comisariado, Lee Fontanella, Juantxo Egaña].

Donostia-San Sebastián : San Telmo Museoa, 2020.
252 p. : il.

/ EUS / ES / Fotografía de guerra / Fotografía documental / Gipuzkoa – Fotografías / País Vasco – Historia – 1936-1939 (Guerra Civil) / Sigfrido Koch Bengoechea

📘 Ed. impresa: ISBN 9788409265213
Cita APA-7: Fontanella, Lee, & Egaña, Juantxo (ed.) (2017). Kearen eta lanbroaren artean : Sigfrido Koch Bengoechea = Entre el humo y la bruma : Sigfrido Koch Bengoechea. San Telmo Museoa.
ehuBiblioteka BCG A-77KOCH KEA
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1246246744

[.eus] ‘Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea’ erakusketaren katalogoa argazkilariaren familiak museoari egindako dohaintzaren emaitza. Erakusketak 150 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenengoak "gerrako albuma" du ardatz, eta haren edukirik nabarmenena Euskal Herriko bonbardaketen ondorioen argazkiak dira; bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak, nostalgikoak agian, ditu ardatz. Juantxo Egañak eta Lee Fontanellak egin dituzte komisario lanak. Gerra Zibilaren argazki argitaragabeekin osatutako album bat. Horretatik 90 bat irudi erakusten dira, garai hura dokumentatzeko balio duen material gehigarriarekin batera. Albuma oraindik editatu gabeko aurkikuntza bat da, eta Espainiako Gerra Zibilean interesa duen pertsona ororentzat balio handia du.

Atal honen edukirik nabarmenena dira Franco jeneralaren indarrak babestu zituzten Abiazio Legionarioak (Italia) eta Condor Legioak (Alemania) Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten argazkiak. Bertan, suntsitutako herrien irudiak daude, hala nola, Zornotza, Artxanda, Durango, Galdakao eta Gernikakoak. Horiez gain, espazio honetan Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea ingeniariek proiektatutako Burdin hesiaren argazkiak daude. Bilboren defentsarako babes-sistema bat izan zen Gerra Zibilean, 180 bunker ingurukoa.

Bigarren aretoak 1948an argitaratutako ‘País Vasco: Guipúzcoa’ liburuko 65 irudi inguru erakusten ditu, izaera bukolikoa dutenak. 1948an Bilbon Huecograbado Arte enpresan inprimatu zen luxuzko liburuaren originalak dira. Liburuak 143 argazki ditu eta, besteak beste, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen ditu. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik.

Bi ataletan, material osagarri gisa, garaiaren testuinguruan kokatzen laguntzen duten hainbat elementu aurkezten dira, hala nola aldizkako argitalpenak edo beste artxibo batzuetatik eta erakundeen eta partikularren funtsetatik ekarritako argazkiak.
Katalogoa eta jarduerak

[.es] El Fondo Fotográfico Sigfrido Koch Bengoechea (1908-1973), donado por la familia al Museo San Telmo, consiste en 839 negativos en forma de placas de cristal y de plástico. En él podemos encontrar negativos de estudio, un conjunto de fotografía industrial de la época de postguerra, desnudos femeninos y un notable conjunto de fotografías que realizó por tierras vascas. Asimismo esta donación se completa con un álbum de 231 fotografías, nunca antes expuestas, realizadas durante la Guerra Civil, muchas de las cuales representan la devastación de diversas localidades del País Vasco, además de imágenes del frente de Madrid y de la batalla del Ebro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario