martes, 2 de febrero de 2010

#erreferentzia #arkitektura | Arkitektura-Hiztegi irudiduna

Arkitektura-Hiztegi irudiduna / Francis D.K. Ching.
Bilbao : Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Servicio Editorial, D.L.2009.
516 p. : il. ; 31 cm
ISBN 9788498600544*

Materias:
Arquitectura - Diccionarios.
Biblioteca A-(038)72 ARK

Arkitektura-hiztegi irudiduna
Unai Fdz. de Betoño | Aldiri, 2010-01-17


Dagoeneko kalean da “Arkitektura-hiztegi irudiduna”. Francis D.K. Ching hawaiitarrak 1995ean egindako A visual dictionary of architecture itzelaren euskarazko itzulpena da, Euskal Herriko Unibertsitateak abenduan argitaratu berri duena.

"Irudi batek mila hitzek beste balio du", aipatzen da liburuaren hitzaurrean, eta horixe da 516 orrialdetako lan eskerga horren leitmotiva, alegia, komunikazio grafikoa. Arkitekturaren alorra termino teknikoz beteta dago, edozein jakintza-arlo bezala; ezberdintasuna nabaria da, ordea, arkitekturako hitz gehienak ikutu eta ikus daitezkeen elementu fisikoekin erlazionatuak baitaude —eraikinen zatiak, eskuarki—, beraz, irudiak ezinbestekoak dira terminoak ganoraz kokatze eta ulertze aldera. Lanak 1.625 irudi biltzen ditu.

Hiztegi irudidunaren egitura intuitiboa da, familiaka antolatzen dena. Horrela, 66 oinarrizko gaitan multzokatzen dira lan horretako 7.000 terminoak. Esaterako, Apaingarria, Burdineria, Diseinua, Egitura eta Igeltserotza dira familia edo ideia orokor horietako batzuk.

Horretaz gain, euskarazko bertsio berri honek ekarpen erakargarri eta erabilgarria eskaintzen digu amaieran —jatorrizkoan ez dagoena—, non euskara-ingelesa, ingelesa-euskara, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara hiztegiak aurki ditzakegun. Amaierako hiztegi horiek, gainera, aurkibide azkar gisa erabil daitezke, termino guztiek baitute kontzeptua grafikoki azaltzen duen irudiaren orrialdearen zenbakia.

Ia bi urtetako lanaren emaitza da hiztegi irudidunaren euskarazko itzulpena. Itzultzaileak Elhuyar Fundazioko Igor Odriozola eta Alfontso Mujika izan dira, eta hizkuntza-begiralea, EHUko Juan Kruz Igerabide. Begirale tekniko gisa DAGETeko bi irakasle arkitekto ibili gara, Eze Collantes eta ni neu. Lana zaila bezain luzea izan da, baina emaitza kontuan hartzekoa delakoan nago.

Bagenuen horrelako lanabes baten beharra arkitekto zein arkitektura-ikasle euskaldunok!


Iturria | Aldiri

No hay comentarios:

Publicar un comentario