miércoles, 9 de junio de 2010

liburua | Eraikuntzako materialak

Eraikuntzako materialak / Nuria Monasterio Gisasola.
Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 2009.
343 p.: il
Gaiak:
Construcción - Materiales.
ISBN 9788484382850*
Biblioteca A-691 ERA


Liburua Herri-lan Ingeniaritza Teknikoko bi irakasgaien programan oinarritzen da, Materialen Zientzia eta Eraikuntzako Materialak izenekoetan.

Testu honen jatorria gaztelaniaz zein euskaraz eskolan banatutako apunte batzuetan dago. Apunte horiek liburu honen bibliografian aipatzen diren obretan oinarrituta daude. Bibliografian ikus daitekeenez, liburu guztiak gaztelaniaz idatzita daude edo ingelesezko itzulpenak dira, hortik material hau euskaraz sortzeko ideia.

Lehenengo hiru gaietan materialen zientziari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira; helburua materialen egituraren, propietateen eta fabrikazio-eraren artean dagoen harreman estua azaltzea da. Gero, laugarren gaitik aurrera, teknikariek eguneroko jardunean obretan aurkituko dituzten materialen ezaugarri oinarrizkoenak azaltzen dira.

Gaiak ez daude sakontasun handiz garatuta. Izan ere, liburuaren helburua da titulatu hauentzat eta, oro har, edozein teknikarirentzat baliagarria izan daitekeen materialei buruzko oinarrizko irakurketa izatea, alegia, nahi izanez gero, gaiak garatzeko abiapuntua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario