Errepideen planifikazioa eta kudeaketa / Itziar
Gurrutxaga Gurrutxaga , Usue Oses Orbegozo
Elhuyar Kultur Elkartea, Usurbil : 2011
258 or. : ir.
Bilduma: Unibertsitatea
ISBN 9788492457601
Gaiak:
Biblioteka Sbc Ikaskuntza A-625.7 ERR
Garraio-jarduerari esker,
pertsonak eta salgaiak leku batetik bestera eraman daitezke. Lurrez, airez edo
itsasoz egin daiteke, eta, horretarako, auto pribatua, autobusa, kamioia,
trena, hegazkina, itsasontzia eta abar ditugu.
Garraio-jarduerak azpiegiturak
behar ditu (errepideak, autobideak, autobiak, aireportuak, trenbideak eta
kaiak). Gainera, garraio-mota bakoitzak bere azpiegitura behar du.
Gaur egungo garraioa azkarra dela
kontsidera dezakegu, garraia dezakeen kantitatea, tonatan neurtua, handia da,
eta, gainera, garraiatzen duen salgaiari egokituta dago (izozkailu-kamioia,
erregaia garraiatzen duten kamioiak…). Bestalde, autonomoa, erosoa eta segurua
da.
Garraio-sareak hiri
garrantzitsuekin bat egiten duten ardatzez eta lineaz osatuta daude.
Gehienetan, hirigune handietatik urrun dauden landa-eremuetan
komunikazio-ardatz bakanduak egoten dira, eta haien egitura errepide xume bat
izaten da. Zenbat eta gertuago egon hirigune garrantzitsutik, sareak gehiago
egituratzen eta zailtzen dira; eta hirietan linea ugari topatzen ditugu.
Herrialde txiroetan, aldiz, ez da gauza bera gertatzen; horrelakoetan,
populazio handia duen hiri bateko sarea ez da egoten batere egituratua.
Errepide bidezko garraioa batez ere erabiltzen da gertu edo
ez oso urruti eraman behar diren pertsonak eta salgai industrialak
garraiatzeko. Jarduera honek duen abantailetako bat da ordutegi malgua duela
eta pertsonak eta salgaiak zuzenean heltzen direla behar den tokira. Bestalde,
desabantailak ere baditu; adibidez, ez du zama-ahalmen handirik eta gertu
dauden hiri eta herrialdeen artean egiten da. Gainera, garraio-mota honek
handitu egiten du errepideetako zirkulazioa, eta istripuak izateko arriskua handia
izaten da. Horrez gain, oso kutsatzailea da.
Herrialde bateko garapen-maila garraio-azpiegituren bidez
neur daiteke; kasu horretan, errepideak mailarik oinarrizkoenak dira. Herrialde
aberatsetan, bizitzeko egokiak diren ia txoko guztietara heltzen diren errepide
zolatuak daude. Herrialde txiroetan, aldiz, sarea eskasa izaten da, eta ez dago
ondo egokituta, autoa ondasun garestia baita.
Estekak
Elhuyar | Errepideen planifikazioa eta kudeaketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario