jueves, 7 de mayo de 2015

#liburuak #artea | Gipuzkoako itsasaldea artean = La costa guipuzcoana en el arte

Gipuzkoako itsasaldea artean = La costa guipuzcoana en el arte / José María Unsain Azpiroz
Michelena, Donostia-San Sebastián : 2014
288 p. : il. ; 21 cm
Colección: Mono-Gráficas Michelena ; 22
ISBN 9788494333408

Pintura de paisajes -- Gipuzkoa.
Sbc Aprendizaje A-75.04 GIP
http://millennium.ehu.es/record=b1808241~S1*spi

Jose Maria Unsainek idatzitako eta Untzi Museoaren laguntzaz Michelena Artes Gráficas-ek argitaratutako liburu honen (227 orrialde eta batez ere irudiak dituen euskara-gaztelera edizio elebiduna), sorburua Donostiako Untzi Museoak 2014ean egindako "Gipuzkoako itsasaldea artean" erakusketa da. Erakusketa bezala, liburua Gipuzkoako itsasaldean zeharreko ibilbide gisa planteatzen da –Bidasoaren estuariotik Mutrikuraino–, olio-pintura, akuarela, marrazki, grabatu eta litografia aukera batetik abiatuta.

Itsasaldeko ibilbide honek, ikusizko arteen ikuspegitik, aukera ematen du Gipuzkoako kostaldeko paisaia fisikoak eta giza paisaiak denboran zehar izan duten bilakaeraren, eta mantendu dituzten elementuen gaineko irakurketa bat egiteko. Gainera, Gipuzkoako itsasaldeko paisaiaren eta portuen irudikapen grafiko eta piktorikoen aniztasunera hurbiltzea ahalbidetzen du.

Erakusketarako zein libururako obrak aukeratzeko unean, irizpide artistikoak edota dokumentalak jarraitu dira; obrak berak bilduma publiko eta pribatuetakoak dira. Partikularren obretako asko eta asko jendaurrean inoiz erakutsi gabeak ziren, edo apenas ezagunak behintzat. Eta ikusiko ditugun koadroetako batzuk Untzi Museoko erakusketarako propio eginak dira. Horixe dugu Juan Luis Goenaga, Nori Ushijima, Iñaki Bilbao eta Jesús Manséren obren kasua.

Liburua erakusketatik sortua da, zuzenean, baina hala ere ezin dugu katalogotzat hartu, zeren eta jasotzen duen pieza kopurua ez baita erakusketarako aukeratuetara mugatzen; oso bestela, hainbat arrazoi tarteko Museoan erakusterik izan ez zen baina garrantzi artistiko edo dokumentalagatik jasotzeari egoki iritzi diogun beste hainbat obra ere baditu.

ESTEKAK
Untzi Museoa | Gipuzkoako itsasaldea artean

http://www.untzimuseoa.eus/eu/erakusketak/aurreko-erakusketak/504-la-costa-guipuzcoana-en-el-arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario