Bilbo : Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, 2019.
103 p.
/ EUS / Libros / Medio ambiente / Desarrollo sostenible
🔓 Ed. digital: E-ISBN 9788413190471
ehuBiblioteka Discovery
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1102525458
Open Access RE-ADDI
https://addi.ehu.es/handle/10810/32848
[.eus] Espainiako Errege Akademiaren arabera, ‘ingurumen’ deritzo pertsona edo giza talde bat bizi den baldintza fisiko, kultural, ekonomiko eta sozialen multzoari. Bigarren adiera batean, ingurumena izaki bizidun baten garapenean eta haren jardueretan eragina duen kanpo-baldintza multzo gisa definitzen da.
Bere aldetik, Espainiako Ingurumen ministerioak jarraian adierazten den erara deskribatzen du ingurumena: leku eta momentu jakin batean dauden balio natural, sozial eta kulturalen multzoa, gizakiaren bizitza materiala eta psikologikoa eta etorkizuneko belaunaldien etorkizuna eragiten dutenak. Beraz, ingurumena ez da bakarrik bizitza gertatzen den espazioa, alderdi edo faktore desberdinen eta horien artean sortzen diren erlazioen arteko emaitza baizik; gizakien, animalien, landareen, objektuen, uraren, lurzoruaren, airearen, eta baita kultura bezalako elementu ukiezinen eraginen emaitza da, hain zuzen ere.
Ekologian emandako aurrerapausoak, ikasketa natural eta sozialetan aplikaturiko sistemen teoria eta konplexutasun paradigmaren sorrera kontuan hartuz, sistema bat balitz bezala landu daiteke ingurumena; hau da, elkarreragina duten elementuen multzo bat bailitzan, haren partaideak osotasunean integratu ahala entitate gisa jokatzeko gaitasuna duena.
Labur esanda, ingurumena bizi-inguru osoa da, hau da, inguratzen gaituen faktore multzo osoa (fisiko, kultural, ekonomiko eta sozialak), baita faktore horien arteko elkarrekintzak ere. Gizakien jarduerak bermatzeko ezinbesteko bitartekoa da; izan ere, baliabide naturalen iturri gisa ez ezik, jardueren euskarri eta efluenteen hartzaile gisa ere erabiltzen dugu gizakiok ingurumena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario