Donostia-San Sebastián : UPV-EHU, 2014.
360 p. : il.
/ EUS / Libros / Arquitectura – Gipuzkoa / Donostia-San Sebastián / Urbanismo - Gipuzkoa
📘 Ed. impresa: ISBN 9788498609417
Cita APA-7: Vivas Ziarrusta, Isusko (2014). Donostia : itsasbazterreko hiria : hiri-espazioaren eraikuntza eta egituraketa esanguratsua ur-ertzetako muga-lerroetan. UPV/EHU.
ehuBiblioteka BCG A-711.4(460.154) DON
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/932375657
🔒 Ed. digital: E-ISBN 9788498609417
Cita APA-7: Vivas Ziarrusta, I. (2016). Donostia: itsasbazterreko hiria. Hiri espazioaren eraikuntza eta egituraketa esanguratsua ur-ertzetako muga-lerroetan. UPV/EHU.
ehuBiblioteka Acceso personal UPV/EHU
ePrest
https://eprest.ehu.eus/Record/Xebook1-4264
🔓 Open Access RE-UPV/EHU
http://www.ehu.es/documents/2660428/2748262/Donostia_itsasbazterreko_hiria.pdf
[.eus] Orrialde hauetan aurkezten den testuaren xede nagusia da hiri-espazioaren eraikuntza eta egituraketa esanguratsua aztertzea, ur-ertzetako muga-lerroetan. Horretarako, Euskal Herriko panoraman kokatuz, Donostia hiriaren adibidea hartuko dugu paradigma gisa. Itsasertzean finkaturik, bertan atzematen dira urarekin talka egiten duten gune adierazgarri eta sinbolikoen ezaugarririk oparoenak. Proposatzen dugun gaian erabat murgiltzen den beste ikerketen berri zehatzik ez dugunez, horrek zilegitasun eta berritasun kutsu nabariagoa emango lioke azaldu dugun egitasmoari. Orografiak mugak ezartzen dituen moduan, itsasoak ere baldintzatzen du fenomeno urbanoaren egituraketa kosta partean. Paisaiaren artifiziozko estruktura horretan, eragin erabakigarria du jendarteak. Ideia horri diziplinartekotasun-nahiaz erantzunez, eskala handienetik txikienera (lurraldearen antolaketa eta hirigintzatik, elementu urbano, arkitektoniko eta artistiko sinbolikoetara) doan ibilbide metodologikoa planteatzen dugu lanaren garapenerako, itsasbazterreko paisaiaren konfigurazioan aplikagarritasuna duena.
Interesgune azpimarragarri bezala, aipa liteke ur-bazterreko eta kostaldeko hiriek beti izan duten pertsonalitate markatua, barruti eraikien eta itsasoaren edo ibaien arteko mugak erabakigarriak direnean. Muga horiek izan dira, askotan, portu-espazioak, hiriaren eta uraren arteko muga-lerroa itxuratzen dutenak. Portuaren izaerak ere aldaketa ugari izan ditu historian; batzuetan, kontzeptu eta kategoria geografiko gisa erabili izan da (itsasoko haize bortitzetatik babestua eta mota anitzeko ontzien gordelekua), eta beste batzuetan, aldiz, garrantzia eman izan zaie bertan gertatzen diren komertzio eta jarduera produktiboei (era guztietako merkantzien trukean eta itsas garraioan jartzen du pisu handiena merkataritza-ikuspegi horrek). Bilbok, Donostiak eta Baionak portua eta merkataritza izan dituzte, hirurek ere ezinbesteko baldintza hiriaren garapenerako: «Ibaiak kokaleku horietan duen egoeragatik daude dauden lekuan. Agian Bilboren kokalekua izango da itsasadarrari gehien zor diona, Hiribilduko historiako eta ekonomiako egoerari begiratuta. Era berean, interesgarria da hiri gehienetan lurraldearen eta ibaiaren artean dagoen eragin-trukea azpimarratzea; [...] ibaiaren jatorrizko geografia urbanizatzeko aldatu egiten baita».
Bestalde, portu-espazioak sortzeko orduan, berebiziko garrantzia izaten dute ingeniaritza-lanek ere, uraren eta lurraren arteko borroketan esku hartuz. Gainera, portuaren ingurumarian zerbitzu mordoa ezartzen da bertako jarduerak kontrolatzeko, eta horietako bakoitzak bere elementu sinbolikoak erakusten ditu; tresnak, lanabesak, egitura urbano bitxiak, estilo desberdineko etxebizitzak, monumentuak, portuko hiri-altzariak, arkitekturatxoak eta eraikinak. Elementu horiek guztiek alderdi estetiko eta sinbolikoak gaineratuko dizkiote portuetako eta portu-hirietako konfigurazio urbanoari, itsas kulturaren adierazgarri material bikainak izanik, orain aurkezten den lan honi beren-beregi dagozkionak. Portu-espazioak eta zibilizazioak elkarri esku emanda garatu izan badira —kultura horien loratzea eta gainbehera maiz portuetan ere nabaritu da—, lokarri berdintsuak izan ditu itsasbazterreko fenomeno urbanoak. Portuak ezartzeak giza kokapen iraunkorrak baldintzatu ditu; kostako hiriak sortzea eragin du, eta bertan garaian garaiko industria finkatzea zein komunikazio-bideak bultzatzea, aurrerantzean ikusiko dugun bezala.
AURKIBIDEA
1. Hitzaurrea: sarrera-aurkezpen:
1.1. Donostiako ur-ertzetako hirigintza adierazgarria.
1.2. Ekarpen bereziak hiria/ura erlazioaz:
1.2.1. Planteatzen den lanaren inguruan edo antzeko gaiez landu diren testuak, edota haien berri izan ditugu.
1.2.2. Fisikoki aztertu den toki-espazioaren aurrekariak eta gaur egungo egoera.
1.3. Lanaren interesa: Donostia hiriaren kokapena itsasbazterrean eta ibaiertzean.
1.4. Ezaugarri metodologikoak: lurraldea, hirigintza, arkitektura eta fenómeno estetikoak.
2. Donostia inguruko paisaia, hiria sortu aitzin: lurraren eta itsasoaren arteko borroka.
3. Donostia hiria: paisaia urbanoaren hasiera itsasoaren aldamenean.
4. Itsasbazterreko eta ibaiertzeko hiri modernoa: zabalguneak inauguratutako uraren eta lurraren arteko paisaiaren erlazio arkitektoniko eta estetiko esanguratsuak.
5. Ur-ertzak eraikitzen: itsasora gerturatzen den hiri garaikidea:
5.1. Itsasbazterreko hiri-espazioaren egituraketa eta eraikuntza: zabalgune historikoa:
5.1.1. Kortazarren traza urbanoa eta ur-ertzetako arkitektura ezagunak: itsasoarekin eta ibaiarekin jolasean.
5.2. Gros auzoko zabalgunea: itsasoari irabazitako lurretan sortutako hiria:
5.2.1. Hiriaren eta itsasoaren arteko borroka: Zurriolako lehen lerro eraikinetan.
5.3. Antiguaren hazkundea: antzinako itsas paisaiaren eraldaketa urbanoa:
5.3.1. Ondarretako hondartza eta itsasbazterreko urbanizazioa: Miramarren eta Igeldo mendiaren artean.
6. Donostia hiria metropolirako bidean (I): Urumearen meandroetako hiri-espazioen egituraketa itsasbazterretik barnealderantz:
6.1. Amara: zabalgune historikoaren hariari jarraituz sortutako hiria:
6.1.1. Hiriaren luzapena: ibaiaren eta mendiaren arteko hazkundea.
6.2. Itsas ondotik harago: itsasadarraren bihurguneetatik Donostiako zona metropolitarrerantz hedatutako hiria:
6.2.1. Ibaiak egituratutako hiri-espazioaren garapena: barnealdeko auzo berriak.
7. Donostia hiria metropolirako bidean (II): kostako itsas lerro bihurgunetsua Donostiatik Pasaiarantz:
7.1. Laurak bat. Pasaia: portua baino gehiago.
8. Ura eta hiria: plangintza urbanistikoaren erronka berriak Donostian:
8.1. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra: itsasbazterreko hiri-espazio historikoak.
8.2. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra: ibaiertzeko aukera baliotsuak.
8.3. Ur-ertzak eraikitzen: itsasbazterreko eta ibaiertzeko paisaiaren antolaketa berezia eta sinbolikoki adierazgarria.
9. Hitz-atzea: eranskina:
9.1. Hiria, ibaia eta itsasoa: Euskal Herriko kostako paisaiako bizpahiru adibide esanguratsu; portuaz, hondartzaz eta hirigintzako fenomeno urbanoaren estetikaz mintzo.
10. Ondorioak: itsasbazterreko eta ibaiertzeko hiri-egituraketaren taupada urbano, kultural, sinboliko eta estetikoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario