Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz : 2016.
79 p. / Bibliogr.: p. 79.
Glosario en euskara, con traducción del índice de términos al español, francés e inglés.
ISBN 9788445734001
Cerámica -- Diccionarios.
Euskara (Lengua) -- Diccionarios políglotas.
Sbc Aprendizaje | Referencia A-(038)691.4 ZER
http://millennium.ehu.es/record=b1848924~S1*spi
iz. 1. Portzelanaz, buztinez eta antzeko materialez objektuak egiteko teknika eta artea. 2. Herri, garai edo egile baten zeramika-lanen multzoa. 3. TEKNOL. Material zeramikoa.
Zeramika antzina-antzinako artea da, historiaurreko gizakiek dagoeneko erabiltzen zutena. Aztarna zaharrenak K.a. VII. milurtekokoak dira, Neolitoko gizakia Asia Txikian, Mesopotamian eta Palestinan bizimodu sedentarioa egiten hasi zen garaikoa. Ekialdean sortutako zeramika Europan zehar hedatu zen eta tokian tokiko ezaugarriak hartu zituen. K.a. II. milurtekoan Mediterraneoko produkzio-gune garrantzitsuena Kreta izan zen, landare- eta animali motiboez dekoratutako zeramika-lan ugari esportatu zuena. K.a. VII. m.an Greziako dekorazio geometrikoa nagusitu zen: Dipilongo hileta-anfora handiak eta hondo gorriaren gainean eginiko irudi beltzez dekoratutako zeramika-lanak (irudi gorriak hondo beltzaren gainean egin ziren gero). Zeramika etruskoak eta erromatarrak Greziako eragina izan zuten eta terra sigillata izeneko dekorazio-prozedura (buztinezko lana grabatuak dituen arrabolaren bidez dekoratzea) izan zen haien ekarpen nagusia. Arabiarrak persiarren bidez txinatarrekin izandako harremanak emaitza onak eman zituen; eta haiengandik ikasitako zeramika-teknika Europan zehar hedatu zen gero Espainian barrena. Bestalde, arabiarrak asiriarren garaitik baliatzen ez zen eztainuzko berniza erabiltzen hasi ziren berriro. Zeramika arabiarra IX-XIII. m.en bitartean iritsi zen goi-mailara eta landare-motiboak eta irudi geometriko estilizatuak izan ziren erabilienak. Ekialde Urrunean Txina izan zen, dudarik gabe, zeramika azkarren eta gehien garatu zuena. Aipatzekoak dira, besteak beste, Song dinastiaren garaiko gresezko piezak eta portzelana zuriak, eta Yuan dinastiako portzelana zeharrargitsua kobalto urdinez dekoratua. Amerikan zeramika ebakiduna edo kolorez margotutakoa izan zen nagusi; berniza oso gutxi erabili zen. Maia, tolteka eta azteken zeramika polikromatuaz gain, aipatzekoak dira kultura motxikak eta nazkak ekoiztutako gizaki- eta animali formako pitxar eta ontziak.
Zeramika-lanak egiteko prozesuan lehenik buztina (eta honi gogortzeko eransten zaizkion materialak) urarekin nahasten da orea egiteko. Ondoren modelatu egiten da nahi den forma emateko (eskuz artisautzako zeramikan eta prozesu mekaniko baten bidez industrian), eta lehortzen utzi eta gero, oso tenperatura handian labean egosten da. Horrela lortutako objektua dekoratzea da azken pausua. Azken fase honi dagokionean, dekorazio-teknika eta baliabideak anitzak dira (bernizak, koloreak, inkrustazioak, esgrafiatuak, etab.) gustu, garai eta tokiaren arabera arras aldatzen direnak, hain zuen.
Bestalde, eta erabilitako materialaren arabera, zeramika-mota desberdinak bereizten dira: buztin-lana, loza, gresa, portzelana gogorra eta portzelana biguna.
Gaur egun zeramika-objektuak etxeko tresnak (komun-ontziak, sukaldeko ontziak, etab.) eta apaingarriak (axuleiuak, adibidez) izateaz gain, bere ezaugarriengatik (gogortasuna, erresistentzia handia, isolatzaile bikaina izatea, etab.) zeramikazko produktuak industriaren alor askotan erabiltzen dira. Hala nola, eraikuntzan, erreakzio-motoreetan, zentral nuklearretan eta elektronikan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario