lunes, 13 de noviembre de 2017

#liburuak #tesiak #paisaia | Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak

Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena, Bilboaldeko hiri-bazterreko Pasaia menditsuen kasuan aplikatua / Maider Uriarte Idiazabal (egilea) ; Anartz Ormaza Ugalde eta Leire Milikua Larramendi (editoreak). 
Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2017.
221 p. : il. / Bibliogr.: p. [205]-221.
/ EUS / Libros / Arquitectura del paisaje / Bilbao / Paisajes – Bizkaia

📘 Ed. impresa: ISBN 9788490827024 / 9788484386346

Cita APA-7: Uriarte Idiazabal, Maider, Milikua Larramendi, L.eire (ed.) & Ormaza Ugalde, Anartz (ed.) (2017). Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak : metodo interpretatzaile konstruktibista baten proposamena,Bbilboaldeko hiri-bazterreko Pasaia menditsuen kasuan aplikatua. UPV/EHU.
ehuBiblioteka BCG A-712 PAI
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1055567401

[.eus] Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke. Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia. Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario