Donostia-San Sebastián : San Telmo Museoa, 2018.
243 p. : il.
Obra publicada con motivo de la exposición homónima presentada en Valladolid, Museo Nacional de Escultura, julio-noviembre de 2018; y en San Sebastián, Museo San Telmo, de noviembre de 2018 a febrero de 2019.
ISBN 9788409062713
/ EUS / Libros / Catálogos / Arte – Exposiciones / Figura humana en el arte
ehuBiblioteka BCG A-7.041 GOR
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1089806557
[.eus] Erakusketak ibilbidea egiten du gorpurtzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik, Errenazimendutik Ilustraziora bitartean eman zirenak. Bertan balio handiko ia ehun maisulan izango dira ikusgai, besteak beste, artista hauenak: Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbarán, Juan Valdés eta Le Brun. Erakusketarako piezak utzi dituztenen artean daude Museo Nacional del Prado, Liburutegi Nazionala, Thyssen Museoa, Lázaro Galdiano Museoa, Louvre Museoa eta Borghese Galeria.
Gorputza gai oso presentea izan da mendebaldeko artean, baina Errenazimenduaren eta Ilustrazioaren artean “objetu” horrek mutazio erabakigarria jasan zuen; “asmatze” prozesu bat —nekeza, anitza eta zabalak—, munduaren inguruko ikuspegi humanista eta modernoan. Ordura arte, aurreko mendeetan, irudia ez-haragizko eskema gisa bakarrik azaltzen zen. Baina kultura berriak, “ezagutu zeure burua” lelo sokratikoaren eraginpean, giza izatean ikuskizun amaiezina deskubritu zuen pertsonen duintasunaren etikak eta pentsamendu askatasunak babestuta. Arteek erronka horri ausardiaz eta sormenaz heldu zioten, beren bilaketak konbinatuz anatomisten eta geometren proposamenekin, eta aintzinakoen eta naturaren filosofoen irakurketekin. Horiek uztartu egiten zituzten behaketaren, begiradaren, esperientziaren eta zentzumenen abantailarekin; eta baita ere, irudiarenarekin. Horrela “gorputzaren zibilizazioa” jaio zen, oso tinkoa eta baikorra, bai, baina ertz askotako zalantza moralez, paradoxez eta debozioez zeharkatua. Hildakoekin lan egiten duen zibilizazioa bizidunei forma emateko, bizi-energia formula matematiko bihurtzen duena, gorputza zigortzen duena goresteko, zientzia eta krimena nahasten dituena, erotismoa eta disekzio anatomikoa uztartzen dituena, pasioen mundu kontrolaezinean barneratzen dena keinuen legeak sortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario